Angela Davis Euskal Herrian da

Borroka sozialetan erreferentzia nagusietakoa den emakumea Loiura iritsi da ostegun eguerdian. Hiru egunez hitzaldiak eta mintegiak eskainiko ditu, eta igandean jaialdia egingo dute Bilbon bere omenez.

Arnaldo Otegi martxoaren 1ean askatuko dute

Otegi Martxoaren 1ean aterako da azkenean kartzelatik. Ustez martxoaren 28an zen irtetekoa, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak 1era aurreratu dio irteera.

[BIDEOA] "Free Otegi, free them all" abestia sortu dute hainbat artistaren artean

Joserra Senperena aritu da konposizio eta produkzio lanetan eta Edorta Jimenezek jarri dizkio hitzak abestiari. Arnaldo Otegi askatzeko kanpainaren barruan sorturiko bideoklipan beste hainbat artista ere aritu dira elkarlanean.

Auzitegi Nazionalak inabilitazioa berretsita, Gorenaren esku Otegi hauteskundeetara aurkeztea

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztutako babes helegitea eta ezingo du kargu publikorik izan 2021eko otsailaren 28 arte, hauteskundeetan aurkezteko aukera zailduz. Auzitegi Gorenera joko du defentsak.

Otegi eta gainontzeko presoen askatasunaren aldeko kanta egiteko dirua biltzen ari dira

Musikari ezagunak parte hartzen ari dira kanpaina berri honetan. Karena.eu atarian antolatu dute crowdfunding kanpaina, eta 9 egun falta direnean, oraindik ez da beharrezkoa den diru kopurua bildu.

Estrasburgok tramitera onartu du Otegiren helegitearen zati bat eta atzeratu egin du erabakia

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak baztertu egin ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiaren inpartzialtasuna zalantzan jartzen dituen argudioak. Tramitera onartu du, ordea, aztertzea ea Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zen.

Egin irribarre, beste esaldiren bat bururatuko zaigu eta

Eztabaida pixka bat ikusi dut sare sozialetan, Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak “egin irribarre, irabaziko dugu eta” esaldia erabili duelako.

"Otegi ez da soilik ezker independentistaren liderra, abertzaletasun osoarena da"

Antoni Batista kazetariaren ustez, Arnaldo Otegi “independentismo baketsuaren ikurra” izateagatik dago kartzelan. Hala adierazi du Villaweb agerkariak egin dion elkarrizketan. Batistak Otegi. La força de la pau (Otegi. Bakearen indarra) liburua idatzi du, preso dagoen ezker abertzaleko buruzagiaren izaera eta bizipenak xehe kontatzen dituena.  

"Biktimez hitz egitea baino haiekin egotea da ezinbestekoa"

Arnaldo Otegirekin elkarrizketa zabala argitaratu dugu. Kataluniako La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, 2009tik preso den Otegik hausnarketa sakona egin du gai ugariri buruz.

"Euskal Herrian ez da bake prozesurik existitzen"

Arnaldo Otegirekin elkarrizketa zabala argitaratu dugu. Kataluniako La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, 2009tik preso den Otegik hausnarketa sakona egin du gai ugariri buruz.

"Ez dago independentzia lortzerik Espainiako Konstituzio legalitatetik atera gabe"

La Directa hedabide katalanak Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia elkarrizketatu du Kataluniako prozesuaz galdetzeko. 2009tik Logroñoko espetxean preso den ezker abertzaleko buruzagiak ezinezkotzat du independentzia lortzea desobedientziarik gabe.

Izen handiko 25 estatubatuarrek 'Free Otegi' kanpainarekin bat egin dute

Noam Chomsky hizkuntzalaria, William Ramsey AEBtako fiskal ohia eta Alice Walker idazleak besteak beste babestu dute “Free Otegi Free Them all” Arnaldo Otegi kaleratzeko dokumentua.

24 euskal kulturgilek 'Free Otegi, Free Them All' kanpainari babesa

24 euskal kulturgilek atxikimendua eman diote Europako Parlamentuan aurkeztu zen Otegiren askatasunaren eta dispertsioaren aurkako manifestuari.

Otegi: "Gure zigorraldia luzatu ahalko dute baina ez autodeterminazio eskubidea geldiarazi"

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak kartzelan segi beharko duela Bateragune auziarengatik. Otegik bi aipurekin erantzun dio epaileen erabakiari.

Arnaldo Otegiren ama erretratatu zuen nazia

Zendutako amari kartzelatik gutuna idatzi dio berriki Arnaldo Otegik. Testuarekin, 1936ko zuri beltzeko argazkia dago webgunean, ama eta amona ageri direla. Erich Andres naziak ateratakoa da. Ahanzturatik berreskuratu dugu tropa frankistekin zihoan argazkilariaren lana: Iruñea, Donostia, Gasteiz, Irun, Elgoibar, Eibar, Tolosa eta Bergaran ateratako ehunka argazki.

"Bateragune" auziari buruzko eztabaida atzeratu egin du Konstituzio Auzitegiak

Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzeratu egin du aste honetan egitekoa zuen osoko bilkura, "Bateragune" auzia dela-eta Arnaldo Otegiren helegiteari buruzko eztabaida aurreikusia zuena. Antonio Narvaez epailea lanean hasi ahal izateko tramiteak amaitu bitartean ez diote gaiari helduko.

ETAk emandako urratsa goraipatu eta Otegi aske uzteko eskatu du Desmond Tutuk

Desmond Tutu hegoafrikar apezpiku eta Bakearen Nobel saridunak Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu du. Espainiako kartzeletan dauden 500 euskal presoak "preso politikotzat" jo eta alde guztiei eskatu die elkarrizketa ahalbidetzeko testuingurua sortzen laguntzeko.

Otegi: “Aurrera jarraitu behar dugu aldebakarreko pausoak ematen"

Arnaldo Otegi elkarrizketatu du La Jornada egunkariak. 197/2006 doktrinaren aurkako Estrasburgoko sententziaz, bake prozesuaz eta Kataluniaren independentziaz aritu da, besteak beste.

Arnaldo Otegi ikustea ukatu dio Espainiak Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilariari

Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilariari Arnaldo Otegi bisitatzeko baimena ukatu dio Espainiako gobernuak, Maitiak berak urriaren 13an EiTBko Debatea programan azaldu zuenez.

Gernikako alkateak Otegiri Bakearen Saria emateagatik deklaratu behar izan du

Jose Maria Gorroño Gernikako epaitegian izan da Arnaldo Otegiri Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria emateagatik, Jesus Egigurenekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen bere agerraldia. "Elkarrekin esertzeko eta hitz egiteko egin zuten esfortzua" baloratu zutela dio, "hori baita Euskal Herrian bakea lortzeko egiazko bidea", adierazi du.

Espainiako Auzitegi Nazionalak "herriko tabernen" epaiketatik at utzi ditu Otegi, Elkoro, Garmendia eta Kortazar

Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du Urriak 17an Ezker Abertzaleko buruzagitzaren aurkako epaiketatik at uztea Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro, Joseba Garmendia eta Josu Imanol Kortazar.

Otegiren epaia baliogabetzeko eskaera, epailea PPko kidea dela jakin ostean

Espainiako Konstituzio Auzitegiko presidente Francisco Pérez de los Cobosek PPko militante-kuotak ordaindu zituela jakin ostean, hura magistratu bezala aritu zen epaiak baliogabetzeko eskatu dute Arnaldo Otegiren abokatuek.

'Herriko tabernen' auziko makroepaiketa urriaren 17an hasiko da

Duela hamar-hamaika urte Batasuneko kide ziren 40 lagun epaituko dituzte urriaren 17tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean. 'Herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea leporatuta, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek.

Bateraguneko kideek espetxean jarraitzea erabaki du konstituzionalak

Bateragune auziko kideei ezarri zitzaien 6 urteko espetxe zigorra osorik betearaztea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Eldiario.es agerkariak argitaratu du lehenik albistea eta El Mundok ere eman du filtratutako informazioaren berri.

Garzon Otegiz: "Agian, hainbat egoeratan kartzela ez da tokirik egokiena"

El País egunkariak elkarrizketa egin dio Baltasar Garzón Espainiako Estatuko Auzitegi Nazionaleko epaile ohiari (zigortuta dago 2021 arte). Kazetariak galdetu dio ea Arnaldo Otegik kartzelatik atera behar duen. Garzónen iritziz, nahiz eta berak agindu kartzelara bidaltzea, Otegik bakearen aldeko jarrera erakutsi du eta beharbada hainbat egoeratan kartzela ez da tokirik egokiena. Epaile zigortuaren ustez, badira alternatibak, eta mahai gainean jarri behar dira bake eremu bat sortzeko. Eta ez dio Otegirengatik soilik.

Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi preso dagoelako

EH Bilduko parlamentari Hasier Arraiz da Sortuko presidente izateko hautagai nagusia, alderdiaren prozesu eratzailean parte hartzen ari diren kideek hala erabakita. Logroñoko kartzelan preso dagoen Arnaldo Otegik, bestalde, bermerik handiena lortu du idazkari nagusia izateko. Kargua hutsik geratuko da.

Otegi proposatu dute Sorturen zuzendaritzarako, nahiz eta ezingo duen kargu hori bete

Sorturen eratze prozesuan parte hartzen ari diren ezker abertzaleko kideek Arnaldo Otegi proposatu dute alderdia zuzentzeko, beste hainbat hautagairekin batera. "Modu sinbolikoan" proposatu dute haren izena, preso dagoen Otegik ezin izango duelako kargu hori bete, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu duen moduan. Otsailaren egingo dute bozketa.

"Desobedientzia zibila gehitu behar diegu gure egungo borrokei"

Elgoibar, 1958. Ezker abertzaleko kidea. Logroñoko espetxean dago. Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko zigorra berretsi dio, Bateragune auzia dela-eta. “Ezker abertzalea aldarrikapen fasetik egikaritze fasera pasatu da” erran digu gutun bidez egindako elkarrizketan.

"Rajoyk borondatea badu, PPren gehiengo osoa abantaila izan daiteke prozesuan aurrera egiteko"

ETAk bere ekintzak uztea erabaki zuenetik Arnaldo Otegik emandako lehen elkarrizketa plazaratu dute El Diario Vasco eta El Correo egunkariek gaur. 2009tik darama kartzelan Otegik Bateragune kasuagatik eta Logroñoko kartzelatik erantzun du hedabideak bidalitako galdetegia. Ezker abertzaleko kideak uste du, ETAK, bere garaian IRAk bezala, eragindako mina aitortuko duela. Hona hemen elkarizketako pasarte batzuk.

Otegi kanpainan: barrutik ala kanpotik?

ETAren amaierak hartu du euskal politikaren ardatza, normala den moduan eta, apurka, borroka armatuaren ondorengo lerro nagusiak marrazten hasi dira.
Multimedia

2014-03-13  |  Arnaldo Otegi

Jesus Egiguren aho bizarrik gabe

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Jesus Egiguren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia. Irudiak: Erlo telebista.

2012-03-15  |  Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu akustikoa

Arnaldo Askatu, Politika Askatu herri ekimenak 2011ko urriaren 27an antolatu zuen kontzertu akustikoa. 11 euskal musikarik parte hartu Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu honetan: Ion Gurrutxaga, Napoka Iria, Oreka TX, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne...

2012-02-03  |  Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

2011ko irailaz geroztik abendu amaierara bitarte Gaztezulo webguneko eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu dira Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta...

2009-06-04  |  Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi

Ezker abertzaleko kide esanguratsua da Arnaldo Otegi. Abertzaletasunaren krisiaz, bloke independentistaz eta Iniziatiba Internazionalistaz aritu gara.

2007-06-05  |  Arnaldo Otegi

ETAk su-etena hautsi du. Prentsaurrekoa

ETAk su-etena hautsi berritan Batasunako Arnaldo Otegik emandako prentsaurreko jendetsua.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys