Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du Urriak 17an Ezker Abertzaleko buruzagitzaren aurkako epaiketatik at uztea Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro, Joseba Garmendia eta Josu Imanol Kortazar.
Auzitegiko bigarren sekzioko zigor salak onartu egin ditu fiskaltzaren eta defentsaren exijentziak. Ezker Abertzaleko lau kideak ez dituzte epaituko. Salak erabaki hori hartu du, lau kideak “epaitutako gauza” baten aurrean daudela iritzita.
Lehendik kondenatuak izan dira urriaren 17ko epaiketan leporatzen dizkieten kausa berberengatik. Autoaren arabera “talde terroristako” parte izatea leporatu zitenen orduan, eta orain ezin izango dituzte kasu berberagatik epaitu.