Gaur ez bezala, duela berrogei urte, euskaldunok egoera berri baten atarian ikusten genuen etorkizuna.Nafarroan eta EAEko Autonomi Estatutuak indarrean zauden. Hain ibilbide latz eta luzeari irtenbideak ikusten hasi ginen eta askatasunaren taupadak zoratzen gintuzten. Ura bai egoera polita.
Egiari aurrez aurre begiratzen badiogu, ez dira sumatzen arrazoi handirik sobera arro egoteko, baina ez dut gure burua ezkor ikusten. Berrogei urte asko izan dira baina ez alferrikakoak. Horregatik, eta batez ere, bidean galdutakoei errespetuaz, hainbat borroka , ekimen eta sufrimendu, ezin ditugu bazterrean utzi eta aurrera jo. Hauek eskaintzen diguten irakaspenei heldu beharrean gaude, aurre egin nahi badugu.
Pairatzen ari garen krisi politikoak alor guztiak kutsatzen ditu, ez dago ihes egiterik, ia jarrera bakarra da, baina gutxik lotzen dute gaurko egoera larria, nagusi den politika neoliberalarekin. Horregatik, sistemaren sustatzaileak, nahiz begi bistakoa izan, ez dute zalantzan jartzen eta bakar batzuen ustelkeriari leporatzen diote errua. Baina ez da berria eta berriro errepikatuko da.
Beraz ez da kasualitatea, edo bidegabekeri erraldoien emaitza gaurko egoera. Arrazoi asko daude baina nagusia bat; betiko eta gaurko kolonizazio espainiarra. Hor arrazoi politikoa eta ekonomikoa lotzen ditun jarrera. Demokrazia usteltzen duen jarrera, kapitalismoaren semerik kuttunena. Honek, - orain esandakoak- ekonomia eta politikaren osagarritasuna agerian jartzeaz gain, Euskal Herrian bizi dugun egoera ulertzeko bidea ematen digu.
Lehen aipaturiko berrogei urte luze hauetan, Ezker Abertzalearen izateak berak, eta bere jokabide luzeak, etengabe jarri du kolokan EAJren itxura abertzalea eta agerian bere ekinbide espainiar zalea. Gazteek ez dute orduko berririk, baina bai beste askok, 1978ko urrian “Uso Zurien” manifestaziora deitzeak, -hau bai dotorea- agerian utzi zuen horren aurreko erantzun jeltzalearen jarrera susmagarria, noraino joan zitekeen.
Berrogei urte geroago ongi ikasi dugu, espainiar demokrazia eredu ukatzaile eta zapaltzaileko egitura politiko eta juridikoko partaideekin batera, EAJko buruzagi asko, demokraziaren ukazio egoera larri honen defendatzaile bilakatu direla.
Nire ustez, autokritika egiteko garaia heldu da. Baina ez “iritsi berriak ditugun horiek” bakarrik, baita “Sabin Etxean” sorginkeria jorratzen dutenek.
"Berrogei urte geroago ongi ikasi dugu, espainiar demokrazia eredu ukatzaile eta zapaltzaileko egitura politiko eta juridikoko partaideekin batera, EAJko buruzagi asko, demokraziaren ukazio egoera larri honen defendatzaile bilakatu direla"
Nahiz bakarren batzuk “iritsi berriak” garela ozenki nabarmendu, egia beste bat da, eta guri ere luzea egiten ari zaigu bidea. Ezker abertzalean baitan ikusten dugu, garai batean uste baino latzagoa dela autonomia desmitifikatzea. Estatu espainiarrak herri honi eskainitako opari pozoitsua dela frogatzea, alegia. Oso zaila suertatzen baita, nazio askapen prozesu guztietan, autonomia, independentziaren antidoto gisa erabili egiten duela botere menperatzaileak, aurreko tresna guztiak porrot egin da gero. Eta horrela, burujabetasunik gabe, tarteko urratsa baino, tranpa hilkorra suertatzen da, herri horren benetako askatasun aukerari begira.
Zer esanik ez, azken legealdi hauetan, autonomiaren muga guztiak begi bistan geratu direlarik, burujabetasunaren premia biderkatzen ari dela. Beranduegi izan baino lehen, gure etorkizunaren jabe izatea, behar ezin larriagotzat agertzen zaigu.
Guretzat, herri gisa, herri ukatu guztiontzat bezalaxe, denbora eta espazioak badu mundu honetan, - gero eta mundu homogeneizatuago honen barnean are gehiago -, beste dimentsio bat. Etorkizuna adibidez, orainean, gaurkoan jokatzen da, ari da jokoan, baina ez da ziurtasun bat, eskuratu beharreko asmoa baizik.
Lurraldea ez baita soilik baieztapen eremua, berez ematen den eta babestu beharrekoa, batez ere kanpotarren jarduerarekiko alderatuaz definitzen dena. Lurraldea desegituraturiko sarea da, gure arteko sintonia eta proiektuen baitan estutu nahi dena. Kanpotar ukazioari bere izaera ireki, anitza eta ez baztertzailea.
Aukera horiek posible bilakatzeko bidea argia eta bakarra dugu. Hautabide demokratiko bat landu beharrean gaude, herri honentzako estatus politiko eta burujabetza, maila berri baten aukera erreala. Euskal demokraziari leihoa irekitzeko balioko duena.
Lehen aipatu izan dut eta berriro gogoratu nahi nuke, duela berrogei eta zortzi urte (1971.02.06), EAJ- ETA- ELA- EGI- ENBATA- BRANKA eta abar, elkarturik, zintzotasunez beterik egindako solasaldia, zegoen egoerari aurre egiteko, elkartasun helburuekin.
Ez genuen lortu, bale, baina nahiz ezberdintasun nabariak eta zehatzak -orain ere- egunero nabarmendu, baita ukaezinak diren “barne” oztopoak, elkartasuna erein beharrean gaude. Nire arrazoia garbia da; orain arte bezala jarraituz, norberaren ondarea eusteko gai gara, baita herriari zor dioguna “eskaintzeko” ere, baina nekez lortuko dugu, “bakarka”, aldarrikatzen dugun etorkizuna.
Edo, ez dugu gauza bera nahi?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]