Espainiako armadak baimenik eskatu gabe egin zituen maniobrak Urkiolan

  • EH Bilduk salatu du joan den abuztuaren 30ean Espainiako armadak maniobrak egin zituela Urkiolako Parke Naturalean, debekatutako eremuan alegia. Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune diputatuak, Elena Unzuetak, baieztatu du –koalizio abertzaleak Batzar Nagusietan galdetuta– armadak ez zuela maniobra horiek egiteko baimenik eskatu, ez Aldundiari berari, ez parkeko patronatuari, ezta inguruko udalei ere.


2016ko urriaren 10an - 18:33
Maniobren irudi bat (Argazkia: mugalari.info)

David Lopategi EH Bilduko batzarkideak BBNNetako Iraunkortasun eta Ingurune Natural Batzordean esan duenez, 23 ordu iraun zuten maniobrek, eta jakinarazi gabe egin zituzten. Iragarri gabeko maniobra militarrak egitea espainiar armadaren ohiko jokabidea dela gehitu du Lopategik.

Elena Unzueta diputatuaren esanetan, Aldundiak ezin du ziurtzat jo aipatutako maniobrak egin zirenik, basozainek ez baitzituzten ikusi. Horregatik ez da espedienterik ireki. Aldiz, Abadiñoko Udalean ordezkaritza duten hiru indarrek (independenteak, EH Bildu eta EAJ) gertakaria gaitzesteko agiria kaleratu zuten abuztu amaieran. EH Bilduren iritziz, salaketa hori nahikoa izan beharko litzateke Aldundiak prozedura martxan jartzeko.

EAJren izenean, Jesus Lekerikabeaskoa batzarkideak Espainiako armadari eskatu dio arauak bete ditzala, eta gaineratu du salatutako jokabidea –baieztatuko balitz– ez dela batere eredugarria. Bestalde, Elene Unzueta diputatuak zehaztu du maniobrak debekatuta egon arren, armadak baduela baimena oinezko martxak egiteko.  


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako armada
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hiru militar atxilotu eta ondoren aske utzi dituzte gazte bat jipoitzeagatik Iruñeko Alde Zaharrean

Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


2023-02-10 | ARGIA
Belaguako kuarteleko lurzorua garbi itzuli beharko dio Defentsak Erronkari Ibarrari

Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


Eguneraketa berriak daude