Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa gauzatzeko epe muga. Kosta Zerbitzuak oraindik ez die baimenik eman, baina bestelako arazo baten berri eman du El Diario Vasco-k: talde ultraeskuindar baten errekurtsoa.
Espainiako Auzitegi Nazionalean salerosketa hitzarmenaren aurka aurkeztutako inpugnazioa da. Oraingoz ezagutzen den gauza bakarra da Adiskidetzearen eta Egia Historikoaren aldeko Elkarteak aurkeztu duela (Asociación por la Reconciliación y la Verdad Histórica). Talde ultraeskuindar horrek Memoria Historikoaren Lege “kaltegarri eta errebantxistatik” eratorritako edozein erabaki geldiaraztea eta “doktrina-erasoen aurrean Espainiako ondare historikoa” defendatzea du helburu, bere webgunean adierazten duenez.
Joan den astean etetea
Gogora dezagun Espainiako Kostaldeko zuzendaritzak ehun metroko gutxieneko muga ezarri zuela kuartelen eremuan eraikiko dituzten etxebizitzen eta Urumea ibaiaren artean. Udalak, ordea, muga hori hogei metrokoa izatea nahi du, eta, horregatik, alegazioak aurkeztu zizkion Kostaldeko zuzendaritzari. Ordutik denbora pasatu da, eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Horregatik, hitzarmena aldi baterako eteteko eskaera onartu dute abuztuaren 6an, Tokiko Gobernu Batzordean.
Hirigintza Sailaren arabera, eskaeraren helburua da eskriturak sinatzeko epemuga saihestea. Izan ere, hitzarmena iraungiko balitz berriz ere izapidetu beharko litzateke salerosketaren prozesua, eta horrek asko atzeratuko luke dena.
73,3 milioi
Udalak eta Espainiako Defentsa Ministerioak 2022ko azaroan adostu zutela kuartelen salerosketa akordioa eta handik urtebetera itxi zutela salerosketa, 73,3 milioi euroren truk; bost milioi ordaindu dituzte dagoeneko, 65 milioi eskriturak sinatzean ordaindu beharko dituzte eta beste hiru milioi operazioa bukatzean.
Bertan, 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du udalak. Oraindik ez dago zehaztuta etxebizitza horietako zenbat izango diren babestuak, baina akordiorako balorazio teknikoa egin zutenean, legeak ezartzen duen minimoa hartu zuten aintzat: %60 libreak eta %40 babestuak (%20 tasatuak eta %20 babes ofizialekoak).
Kuartelek hartzen duten 17,5 hektareako eremuaz gain, Uliako sei hektareako eremu bat ere udalaren eskuetara pasatuko da, baina dena ezin da urbanizatu. Hain zuzen ere, 142.000 metro koadro bideratuko dituzte bizitegi erabilerara, eta 8.000 erabilera tertziariora, alkateak akordioa adostu zutenean esan zuenez.
Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]
Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]
Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]
9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko du gastu militarra Espainiako Gobernuak, NATOk ezarritako helburua betetzeko. %42,5 igo dira armamentura bideratutako diru-partidak PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua Moncloara heldu zenetik.
Pasa den astelehenean, sua piztu zen Bardean, eta Poligonoaren Aurkako Asanbladak Espainiako armadaren maniobra militarrei egotzi die ezbeharra.
Aste-akabu honetan, Espainiako Armadako Mendez-Nuñez izeneko fragata helduko da Getxoko gurutza-ontzien terminalera. Hala, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, itsasontzi horrek bere ateak irekiko ditu publikoki. Horren aurrean, Getxoko EH Bilduk deitoratu du bisita hori... [+]
Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra... [+]
Barne Produktu Gordinaren %1,4 bideratzen da gaur egun Espainiako Defentsa ministeriora. Gastua %2raino igo nahi du datozen urteetan Gobernuak, Pedro Sánchezek iragarri duenez.
Nafarroako ikastetxe guztiek jaso dute Espainiako Indar Armatuen nondik norakoak jasotzen dituen eskola dokumentua. LAB sindikatuak bidalketa salatu du, sare sozialetan.
Mutrikuko udaletxearen aurrean estatua duen eta Euskal Herriko herri askotako espazio publikoan presente den Cosme Damian Txurruka militarrak kale bat gutxiago izango du aurrerantzean. Mallorcako Palmako udalak berea eta beste hamaika pertsonei frankismo garaian eskainitako kale... [+]