Esne ekoizleak kezkatuta ekoizpen-kuoten desagerpena dela eta

  • Hego Euskal Herriko esne ekoizleek beltz ikusten dute etorkizuna 2015etik aurrera. Urte horretako apirilean desagertuko dira Europar Batasunean 1984tik indarrean dauden ekoizpen-kuotak, hau da, ekoizle eta estatu bakoitzak produzitu dezakeen gehienezko esne kopurua.


2013ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Esne kuotak desagertzeak mendialdeko ustiategiei eta Europako hegoaldekoei egingo die kalte.

EHNE-Bizkaiaren ustez, horrek asko zailduko du honezkero gozoa ez den egoera. “Joan den irailean Europako esne sektoreak 2015etik haratago izango duen bilakaera aztertzeko bilera egin zen Bruselan, eta kuoten desagertzeak ekarriko dituen ondorio latzak konfirmatu ziren”, adierazi du nekazari eta abeltzainen sindikatuak prentsa ohar baten bidez.

Ondorio horietan nagusia da ekoizpena kontinentearen iparraldean kontzentratuko dela –Alemanian, Herbehereetan, Polonian eta Danimarkan gehienbat–, besteen kalterako. “Europa, dagoeneko, kontsumitzen duena baino gehiago ari da ekoizten”, esan digu EHNE-Bizkaiako Andoni Garciak, “mugak kenduz gero batzuek gehiago produzituko dute, baina horretarako beste batzuek gutxiago produzitu beharko dute derrigorrez”.

Hain zuzen, mendialdeko eskualdeek eta, orobat, Europa hegoaldekoek nabarituko dituzte gehien neurriaren ondorioak. Hego Euskal Herriaren kasuan baldintza biak betetzen dira. Garciak azaldu digunez, azken urteetan ekoizpenak eredu intentsiboagoetara jo du: esne gehiago ekoizten da behi gutxiago egon arren. Behi bakoitzak esne gehiago eman beharrari gehitzen bazaio lursail gutxi dagoela abeltzaintzarako –aipatutako iparraldeko herrialdeetan ez daukate arazo hori–, ondorioa da hemengo ekoizleek elikagai kontzentratuen dependentzia handiegia daukatela. Alegia, behiari soja eta antzeko laboreak ematen zaizkio, esne gehiago ekoitzi dezan. Horrek kostuak garestitzen ditu, batzuetan irabaziak baino handiago izateraino.

2015ean ekoizpenari mugak kenduta, arazo horiek areagotu egingo dira, Andoni Garciaren esanetan: “Besteak beste, kuotak ezabatzeak deslokalizazioa dakar; industriak utzi egingo dio mendialdeko esnea batzeari, bestela ere nahikoa izango baitu”. Garciak uste du kuoten desagertzearekin batera Bretainiako esnea izango dela Hego Euskal Herriko merkatuan nagusi, bertoko ekoizleen kaltetan. Izan ere, adituek aurreikusi dute Bretainia izango dela 2015etik aurrera ekoizpena handituko duen lurraldeetako bat. 

EHNE-Bizkaiako kidearen iritziz, mantendu beharko lirateke ekoizpenaren nolabaiteko kontrol mekanismoak, espekulazioa saihesteko, eta administrazioak pizgarriak eman beharko lituzke eredua hain intentsiboa ez izateko. “Prezioak hobetu behar dira, eta kostuak murriztu”.

Halaber, Deian argitaratutako iritzi artikuluan, ENBA sindikatuko Xabier Iraolak EBren jarrera kritikatu du. Bertan dioenez, Europa buru-belarri ari da kuotak desagertzearen ondorioak leuntzeko konponbideak asmatzen, baina errealitatea da ez zeukala zertan kuotak kendu, gehienezko produkzioaren guztizko langa inoiz ez baita gainditu, estatu batzuek beren kasa hala egin arren (aurten bost izan dira, eta orotara 46 milioi euroko isuna ezarri zaie).

Kuotak kentzeko arrazoietako bat da munduko biztanle kopurua haziz doala eta beste kontinente batzuetan, ohitura aldaketa dela-eta, esne kontsumoa handituko dela, baina Iraolaren iritziz horrek ez du justifikatzen Europak hartutako bidea. “Europar abeltzainek kontsumitzaile berri horiek hornituko dituztela pentsatzea ez dator bat errealitatearekin; lortuko den gauza bakarra izango da mendialdeko ehunka ustiategi desagertzea eta ekoizpena eskualde emankorrenetan kontzentratzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Eguneraketa berriak daude