Eskuzko pilota partidak, uztailaren 1etik aurrera

  • Dena ondo bidean, uztailaren 1ean Baiko eta Aspe enpresetako bikote mistoen arteko partidak jokatuko dira Irungo Uranzu pilotalekuan. Badira ia hiru hilabete azken pilota partida jokatu zela.


2020ko ekainaren 4an - 07:40
Olaizola II.a-Aranguren eta Laso-Albisu bikoteek martxoaren 8an Bilbon jokatu zuten partida izan zen etenaldiaren aurreko azkena / Baiko Facebook
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ETBk jakinarazi du zuzenean emango duela jaialdia, eta aipatu enpresak tokiko agintariekin negoziatzen ari direla, partidak ez daitezen ateak itxita jokatu, edukieraren %50 beteta baizik.

Enpresen Ligak martxoaren 13an utzi zituen partidak bertan behera, eta astebetera jarduera guztia etengo zutela iragarri zuten Baikok eta Aspek. Bi enpresek aldi baterako enplegu erregulazioa ezarri zieten langile guztiei, baita pilotariei ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
Eguneraketa berriak daude