Eskuin muturrak lehen aldiz irabaz lezake ezkerraren gotorleku izan den Emilia gorrian

  • Hauteskunde erregionalak egingo dituzte igandean Italia iparraldeko Emilia-Romana eskualdean. Azken inkesten arabera, Bost Izar mugimenduaren (M5S) deskalabru elektorala probestuz, Matteo Salvini Barne Ministro ohiaren Lega atera liteke garaile.


2020ko urtarrilaren 24an - 10:23
Legako líder Matteo Salvini Maranello herrian emandako mitinean. Arg: LaPresse via ZU / EP
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Automobilgintza industria eta Novecento film ezagunaren lurralde hau, Emilia gorria, historikoki Alderdi Komunista eta ezkerreko mugimenduen gotorleku izan da, hortik bere ezizena. Lan gatazken eta klase borrokaren sinbolo, bertan 75 urte jarraian gobernatu du ezkerrak. Lehen Alderdi Komunistak, orain zentro-ezkerrean kokatzen den Alderdi Demokratikoak (PD).

Salvinik hauteskunde guztiak probestu nahi ditu elektoralki oraindik duen indarra erakutsi eta gobernua higatzeko

Joera historiko hori eten egin daiteke igandeko zita elektoralean. Gailentzeko helburu argiarekin, asko izan dira Legako liderrak lurraldearen langile izaerari kanpainan zehar egindako erreferentziak. “Alderdi Demokratikoa ez da jada langileen alderdia, finantzario eta boteretsuen eskuetan dagoen alderdia da”, zioen pasa den astean, Ferrari auto marka sortzen ikusi zuen Maranello herrian emandako mitinean. Ezkerra bozkatzen duen hauteslegoaren bila dabil enegarrenez eskuin muturra.

Plebiszitua Contek zuzentzen duen Gobernuari

Salvinik Italiako Barne Ministro zela Bost Izar Mugimenduarekin zuen gobernu hitzarmena hautsi eta estatu mailako hauteskundeak aurreratzeko estrategiarekin porrot egin ostean, Giuseppe Contek zuzentzen duen zentro-ezkerreko gobernuaren eraketa etorri zen.

Akats historiko horren jakitun, mugimendu ultraeskuindarra denbora gutxiren buruan gobernura itzularazteko xedean, igandeko hauteskunde erregionalak gobernu zentralaren gaineko plebiszitu moduko zerbait bilakatzea lortu du Salvinik.

Sardinen mugimendua
Ultraeskuinak irabazteko dituen aukeren oso jakitun, lurralde honetan bertan sortu zuen lagun talde batek Sardinen Mugimendua

Eskuin muturrak irabazteko dituen aukeren jakitun, lurralde honetan bertan sortu zuen lagun talde batek “Sardinen Mugimendua” bezala ezagutzen den mugimendu herritarra, denbora gutxiren buruan Italia osora zabaldu dena. Mugimenduak ultraeskuinaren diskurtsoari aurre egitea du xede.

Asko izan dira Italiako hiri ugaritan mugimenduak buruturiko mobilizazioak. Bereziki handia izan zen pasa den igandean Bolonian –Emilia-Romanako hiriburuan– buruturiko ekimena, hedabide ugariren arabera 40.000 lagunek egin zuten bat deialdiarekin.

Legaren aurrean mobilizatzeko beharraren aldarriak agerian, ikusteke dago mobilizazio herritar inprobisatu hau nahikoa izango den igandeko hauteskundeetan ultraeskuina geldiarazteko. Azpiko bideoan Sardinen mugimenduak deituta, jendetza Bolonian Bella Ciao abesten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen ‘Eurovision’ moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude