Eskoziari eskumen gehiago ematea erabaki du Erresuma Batuak

  • Eskoziako erreferendumean ezetza nagusitu ondoren ‘Smith batzordeak’ hainbat konpetentzia eman dizkio ostegun honetan Eskoziari, horien artean fiskalitatearena.


2014ko azaroaren 28an - 11:49
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zergak bildu eta adosteko konpetentzia izango du Eskoziak. (Argazkia:www.elcorreo.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zergak bildu eta adosteko konpetentzia izango du Eskoziak eta horrek, 13.000 euro inguru kudeatzeko ahalmena emango dio.

Eskumen transferentzia horiek ez dira indarrean jarriko maiatzeako Erresuma Batuko hauteskundeak pasa arte.

Prestazio sozialak eta fracking lizentziak ere bai

Fiskalitateaz gain beste hainbat eskumen ere izango ditu Eskoziak El Pais egunkariak argitaratu duenez.

Esaterako, prestazio sozialak sortu ahalko ditu, baita Eskozian jasotzen den BEZaren %10 eta aireportuko tasak bere gain hartu ere.

Horrez gain, Eskoziako frackingaren lizentziak banatzeko boterea Edimburgorena izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskozia
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude