Eskoriatzan PCR proban positibo eman zuen bizilagun baten hilotza aurkitu dute bere etxean

  • Koronabirusak kutsatutako gizon bat hilik aurkitu dute bere Eskoriatzako etxean, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera. Konfinamenduan zegoen joan den ostegunean positibo eman zuenetik.


2020ko uztailaren 13an - 09:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskoriatzako gizon baten hilotza aurkitu dute Intxaurtxueta auzoko bere etxean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Uztailaren 12ko goizeko 11:00ak aldera topatu dute gorpua.

Udaltzaingoak adierazi duenez, gizonak positibo eman zuen koronabirusa atzemateko testean eta, geroztik, telefono bidezko jarraipena egiten ari zitzaizkion egunero. Igandean, ordea, ez zuen erantzun eta suhiltzaile zein medikuak bere egoera egiaztatzera joan zirenean hilik aurkitu zuten.

Heriotza “arrazoi naturalengatik” jazo dela adierazi du medikuak, Europa Press agentziak aipatutako iturrien arabera. Dena den, gertakariaren inguruko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude