Eskola txikien hezkuntza eredua aldarri Bidania-Goiatzen

  • Eskola Txikien Festa egin zuten igandean, Bidania-Goiatzen. Gure Esku Dago ekimenaren egun berean antolatuta ere, jendea inguratzea zuten helburu, eta lortu zuten: lagun asko bildu ziren egunean zehar, eskola txikiak eta horiek bultzatzen duten hezkuntza eredua aldarri.


2014ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Txinkorta eskola arduratu da aurtengo festa antolatzeaz.

Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean, Txinkorta ikastetxeak prestaturiko ekitaldiez gozatu zuten gerturatu zirenek. Tartean, tailerrak eta puzgarriak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Bizipoza ikuskizuna, eta Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuen giza-katea.

Hain zuzen, herri honetan egin zuten, 1988an, Eskola Txikien lehen Festa. 27 urteren ostean, jaia Bidania-Goiatzera itzuli zen. Herrian dagoen eskola bakarra da Txinkorta, 2000. urtean eraikia, eta gaur egun 36 familia, 52 ikasle eta 10 irakasle hartzen ditu.

Eskola eredu berezia

Landa eremuko herri txikietan edo auzo sakabanatuetan daude eskola txikiak. Gela berean dagoen adin aniztasuna dute ezaugarri eta bereizgarri nagusi: irakaslea tarteko, adin ezberdineko haurrek elkarlanean eta elkarri lagunduz ikasten dute, batzuetan gehiago dakitenekin eta bestetan gutxiago dakitenekin. Talde lanari, pedagogia aktiboari, balioei eta aniztasunari garrantzia ematen dio eskola txikiak.

Komunitate txikia izanik, gurasoen inplikazioa ere errazago lortu ohi da. Eta horri guztiari gehitu behar diogu herriarentzat duen garrantzia. Herriaren bihotza izan ohi da eskola txikia, herria bizi mantentzeko akuilu paregabea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude