Eskola publikoak josten duena ez dezala segregazioak eten

  • Aniztasunaren balioak azpimarratuz ospatu dute “Josi ta josi” lelopean Euskal Eskola Publikoaren 26. festa Gasteizen. Eskola Publikoak duen gizarte kohesiorako funtzioa balioan jarri dute, baina neurriak eskatu dituzte erronkei modu egokian aurre egiteko.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 05a

Festako irekiera ekitaldian aldarrikapenak hartu du pisu handiena. EHIGEko zuzendaria den Usoa Urbietak salatu du Eskola Publikoak tresna nahikoa ez duela aniztasunari modu egokian aurre egiteko eta neurri zehatzak eskatu dizkie instituzioei. Izan ere, aniztasuna modu egokian landu ezean, ekitatea eta kalitatea ahuldu egiten direla azpimarratu du Urbietak.

Zentzu honetan, kontzertazio maila horren altua daukan hezkuntza-sisteman aniztasuna eskolaratzearen ardura handiena eskola publikoaren gain ipintzea onartezina dela salatu dute.

Gasteizko ikastetxe publikoak ikuspegi inklusibo batetik eredu direlako egin dute bertan festa eta eguraldi txarrak egitaraua moldatzea behartu duen arren, giro ederrean igaro da eguna.

Hezkuntza saileko ordezkariez gain instituzio, alderdi eta sindikatuak bertan egon dira ere: Gasteizko udalekoak, EAE eta Nafarroako Eskola Kontseiluko presidenteak, EAJ, EH-Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSEko ordezkariak, CEAPA,  BIHE eta SAREAN elkartekoak, Euskararen Erakundeen Kontseilua, AEK, CCOO, STEILAS, ELA eta LAB sindikatuetakoak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eskola segregazioa  |  Kultura aniztasuna  |  Gasteiz  |  EHIGE

Eskola segregazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Eskola segregazioaren aurkako paktua Katalunian

Eskola segregazioa gainditzeko Zubiak Eraikiz plataformak aurkeztutako lege proposamena Eusko Legebiltzarrak atzera bota ostean, ez atzera ez aurrera dago gaia Euskal Herrian. Katalunian aldiz, 189 neurri jasotzen dituen paktua hitzartu berri dute, eskola publikoaren eta kontzertatuaren artean eta ikastetxe batzuen eta besteen artean ematen diren desoreka sozioekonomikoei aurre egin asmoz.


Buruhauste ugari, EAEko Hezkuntza Sailean

Hartzen dituen erabakiek eragileen kontsentsua dutela agertzea gustuko du Jaurlaritzak, baina Hezkuntza Sailak bi proiektu atzera bota behar izan ditu epe laburrean, jasotako kritikengatik: Herenegun programa eta eskola-jantokietarako proposamena. EAErako Hezkuntza Legeak ere korapilatuta jarraitzen du, eskola-segregazioaren gaiak bezalaxe, eta gainera laster azalpenak eman beharko ditu sailburuak Legebiltzarrean, Lanbide Heziketako finantzaketan irregulartasunak antzeman dituztela-eta.


2019-02-07 | ARGIA
Atzerritar jatorriko ikasle berrien eskolatzea hirukoiztea espero du Ikastolen Elkarteak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Eskolatze Batzordeetako irizpide-aldaketak eragina izaten ari dela esan du Ikastolen Elkartean, Bilbon egindako agerraldian: “Atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzea gero eta modu orekatuagoan egiten ari dira”.


Okerrera doaz Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak

Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa, Errendimenduaren gizartea saiakera eta eskola segregazioa aztergai aste honetako Lanaren Ekonomian. Berrikuntzekin dator ikasturtea BilboHiria eta Hordagoko elkarlanean.


2018-10-19 | Zebrabidea
'Hezkuntza salgai' dokumentala aurkeztuko dute urriaren 24an

Urriaren 24an, Steilas sindikatuak “Hezkuntza Salgai” dokumenatala aurkeztuko du. Segregazioa, aukera berdintasuna, ebaluazioa eta beste hainbat gai jorratu eta hezkuntza publikoak egun duen egoera aztertzen da, hainbat adituen iritziak jasota.


Jatorri atzerritarreko ikasleen segregazioa gainditzeko Ikastolen Elkartearen proposamena

Jatorri atzerritarra duten ikasleengan fokua jarrita, horien gehiengoa eskola publikoan kontzentratu ez dadin eskolatze batzordeetan hezkuntza eragile guztiek parte hartzea, hizkuntza ereduak desagertzea (eta murgiltze eredua ezartzea), harrera plan integralak egitea eta itunpeko ikastetxeetara baliabide gehiago bideratzea proposatu dute ikastolek, besteak beste.


Giza Eskubideen Batzordera eraman nahi dute eskola-segregazioaren gaia

Eskola-segregazioa hezkuntzatik harago gizarte osoa inplikatzen duen gaia dela eta giza-eskubideak urratzen direla sinetsita, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean agerraldia eskatuko du Steilas sindikatuak.


Legebiltzarrean ez da hil eskola-segregazioaren eztabaida. Orain zer?

Eskola-segregazioa gainditzeko herritarrek aurkezturiko lege-proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeari ateak itxi dizkiote EAJ, PSE eta PPk, baina oraindik soka luzea ekarriko du gaiak. Plataforma herritarrak presio egiten jarraitzeko asmoa du, Ikastolen Elkarteak udazkenean aurkeztuko du bere proposamena gaiaren inguruan, eta ikusteko dago Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen hezkuntza legean nola jorratuko duen eskola-segregazioa.


Eskola-segregazioaren eztabaida, legebiltzarrean tabu?

Ostegun honetan bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko alderdiek: eskola-segregazioari aurre egiteko 17.000 herritarren babesa lortu duen lege-proposamena (10.000 sinadura nahikoa dira egitasmoa aurkezteko) tramiterako onartu ala eztabaida atzera bota erabakiko dute. Jaurlaritzak aurreratu du tramitearen aurka bozkatuko duela, eta haserre daude proposamenaren bultzatzaileak: hori da herri-ekimen legegileek merezi duten harrera? Noiz arte atzeratu hezkuntza segregazioaren gaia? Beldurra al zaio... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude