Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta dekretu berriak aplikatzea, lege berriak "Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko" gisa definitzen duena arautzeko.
Egia esan, onartu baino askoz ere lehenagotik ezarri du aurreko Hezkuntza Sailak lege hori, aldebakarrez; jakina, jendartearen zati handi batek, sindikatu guztiek eta hezkuntza-eragile askok gaitzetsi egin dugu pribatizatzailea izateagatik. Itunpeko eskola pribatuari eskola publikoaren aldean abantaila berriak emateko Agindu eta Dekretuen aldebakarreko argitalpena etengabekoa izan da. Horren erakusgarri da 2022an 2023/2024 ikasturtetik indarrean dauden zenbait agindu onartu izana.
Alde batetik, hezkuntza-itunen Agindua, ikasgelak ituntzeko gutxieneko ikasleak 18tik 13ra murriztu zituena. Bestetik, ikasleak eskolatzeko ohiko prozesutik kanpo onartzeko eta eskolatzeko Aginduak, ikasle "zaurgarriak" eskola publikotik itunpeko eskolara bideratzeko irizpideak ezartzen dituztenak. Aipatzekoa ere Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontuen Legea aldatzeko uztailaren 24an hasitako prozesua, itunpeko sareari 68 milioi gehiago emango dizkiona.
Argi dago lege berriak eta haren aitzindariek euskal hezkuntza-sistema pribatizatu nahi dutela, itunpeko ikastetxeei eskola publikoaren berezko erantzukizunak, baliabideak, eskubideak eta betebeharrak emanez.
Helburua ez da soilik bi sareak berdintzea, baizik eta merkataritza-printzipioetan oinarritutako hezkuntza-sistema bat sortzea, eskola publikoetan enpresa-funtzionamendua ezarriko duena
Hori gutxi balitz bezala, euskal eskola publikoaren funtzionamenduan sektore pribatuaren arauak, balioak eta logikak sartu nahi dituzte. Helburua ez da soilik bi sareak berdintzea, baizik eta merkataritza-printzipioetan oinarritutako hezkuntza-sistema bat sortzea, eskola publikoetan enpresa-funtzionamendua ezarriko duena. Hezkuntza sailburuak adierazi berri duenez, Hezkuntza Saila lanean ari da "Ikastetxeen Autonomia Dekretua" ezartzeko, zuzendaritzek beren proiektu pedagogikoaren arabera behar duten profesionalaren profila proposatu eta erabaki ahal izan dezaten. Bestela esanda, euskal eskola publikoa eredu demokratiko eta kolaboratiboa izatetik eredu gerentzial eta meritokratikoa izatera pasako da.
Euskal hezkuntza-sistemak aukera-berdintasuna eta gure ikasleen euskalduntzea eta inklusioa bermatzeko behar dituen formulak ez datoz bat planteatzen zaizkigunekin. Sailburu berriak euskal eskola publikoarentzako plan estrategiko bat laster abiaraziko dela aipatu zuen orain egun batzuk. Hori al da aipatu zuen plana? Gure ustez, plana aspalditik dago martxan, eta helburuak ez daude esaten dutenera bideratuta, oso bestelako zerbaitera baizik.
Eufemismorik gabe, Euskal Eskola Publikoari lehentasuna ematea, ikastetxeen elkarlaneko funtzionamendu demokratikoa bermatzea eta langileen baliabideak eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea dira Hezkuntza Saila alde batera uzten ari den eta berriz aztertu beharko lituzkeen zutabe ukaezinak.
Yolanda Porres, Haizea Arbide eta Javi Kerexazu, Steilas sindikatua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]