Eskola kiroleko entrenamenduak martxan jar daitezen eskatzeko aldarria


2021eko urtarrilaren 7an - 09:55
Kirol jarduera mugatzen duen egungo araudia "negatiboa eta alferrikakoa" dela adierazi zuen Bultza Kirola plataformak, abenduaren 26an emandako prentsaurrekoan / Eitb.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Plataformaren hitzetan, "arazoa da egun edonork egin dezakeela kirola, eskola kirola egiteko lizentzia dutenek izan ezik”, alegia, fitxa federatiborik izan ez baina kirol-jarduera erregulatuetan ari diren 6 eta 16 urte bitarteko gazteek. Jaurlaritzak azaroaren 6an onartutako dekretuak debekatu zuen eskola kirola egitea, Maite Reizabal kazetariak Irutxuloko Hitzan nabarmendu duen moduan. Aldiz, lehiaketa profesionaletan eta erdi profesionaletan ari diren taldeen lehiaketak baimenduta daude EAEn, baita kirolari federatuen entrenamenduak ere, seiko taldeetan eginez gero, Berria egunkariko Irati Urdalleta Lete kazetariak azaldu bezala.

550 bat kirol talde eta elkarte biltzen dituen Bultza Kiroleko bozeramaile Gorka Garciaren hitzak jaso ditu kazetariak. "Ez dugu ulertzen abendutik kirol federatuak entrenatu ahal izatea, eta eskola kirolak ez; arriskua bera da", dio. Bat dator Bilboko Mediku Zientzien Akademiako zuzendaritzako kide Alberto Martinez, baina talde federatuek baliabide gehiago dutela dio: "Baliabide eta kontrol batzuk daude, segituan identifikatzeko kutsatutako pertsonak, horiek bakartzeko eta partida bat bertan behera uzteko".

"Zuhurtzia eskatzen dugu, eta ez ez dugulako sinesten kirola oso garrantzitsua eta beharrezkoa denik umeentzat", azaldu du Martinezek. "Pentsatzen dugu kirol indibidualen eta leku irekietan egiten denaren alde egin behar dugula: atletismoa, txirrindularitza...". Garciaren hitzetan, ikerketa bat egin dute, eta ikusi dute umeen ohiturak aldatzen ari direla, orain sedentarioagoak direla. Konponbidea eskola kirola itzultzea dela uste du plataformak: "Guk ez dugu eskatzen lehiaketa berriro hastea; eskatzen duguna da umeek entrenatzea behintzat".

Katalunian ere bai

Herrialde Katalanetan ere ari dira mobilizatzen kirol federazio eta taldeak. Ja n'hi ha Prou plataformak, hainbat klub biltzen dituena, sinadura bilketa abiatu du, bertako Gobernuak ezarritako murrizketek kirol amateurrari eragin diezaioketen kalteez ohartarazteko. Federazioek, bestalde, adierazi dute kataluniar kirola 1980ko hamarkadako indizeetara itzul daitekeela.

Manifestazioak

Manifestazioak eguerdiko 12:00etan abiatuko dira. SOS Eskola Kirola ekimenak bat egin du deialdiarekin.

Eskola kirolaren aldeko manifestazio deialdia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!