Eskandalua Donostiako Alde Zaharrean: gauerdian tabernako bidrioa plastikoaren edukiontzira

  • Donostiako Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak sareratu duen bideoak milaka ikustaldi izan ditu. Taberna bateko langileak ageri dira hasieran bidrioa gauerdian birziklatuz. Halako batean, ondoan daukaten plastikoa jasotzeko edukiontzi horian husten dituzte kolpeak beren dozenaka botilak.


2018ko abuztuaren 02an - 09:37
Botilak plastikoaren edukiontzira botatzen harrapatu dituzte auzokideek.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Donostiako Udala: Ezin da Konstituzio plazan baloiarekin jolastu gauez, bertaratu ziren agenteen arabera, araudiak debekatzen duelako. Hala ere bidrioa hustu daiteke gauerdian, eta gainera plastikoaren edukiontzian", dio auzo elkarteak zabaldutako mezuak. Hurrengo mezuan gaineratu dute ez dela gertaera islatua, hainbatetan gertatzen dela inongo zigorrik gabe, eta "arazoaren fokua beti bera" dela. "Noiz arte?", galdetzen diote Udalari.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-07-16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude