Donostiako Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak sareratu duen bideoak milaka ikustaldi izan ditu. Taberna bateko langileak ageri dira hasieran bidrioa gauerdian birziklatuz. Halako batean, ondoan daukaten plastikoa jasotzeko edukiontzi horian husten dituzte kolpeak beren dozenaka botilak.
"Donostiako Udala: Ezin da Konstituzio plazan baloiarekin jolastu gauez, bertaratu ziren agenteen arabera, araudiak debekatzen duelako. Hala ere bidrioa hustu daiteke gauerdian, eta gainera plastikoaren edukiontzian", dio auzo elkarteak zabaldutako mezuak. Hurrengo mezuan gaineratu dute ez dela gertaera islatua, hainbatetan gertatzen dela inongo zigorrik gabe, eta "arazoaren fokua beti bera" dela. "Noiz arte?", galdetzen diote Udalari.
#AyuntamientoDonostia, No es un hecho aislado, se repite recurrentemente, impunemente, y el foco del problema siempre es el mismo. ¿Hasta cuándo? pic.twitter.com/6tiJColk82
— Parte Zaharrean Bizi (@P_ZaharreanBizi) 2018(e)ko uztailaren 29(a)