Alemaniak botoak erosi zituen Munduko Futbol Txapelketa antolatzeko

  • Alemaniako negoziazio batzordeak 10.3 milioi franko suitzar (9.3 milioi euro) ordaindu zituen 2006ko Munduko Futbol Txapelketa bere herrialdean antola zedila ziurtatzeko. Spiegel astekariak argitaratu duen informazioaren arabera, goi mailako arduradunek bazuten ordainketa hauen berri. Aldeko 12 eta aurkako 11 botorekin irabazi zuten bozketa.


2015eko urriaren 19an - 05:58
Wolfgang Niersbach eta Franz Beckenbauer arduratu ziren 2006ko Munduko Txapelketa herrialdera eramateaz.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dirua sekretuan Adidas-eko buru zen Robert Louis-Dreyfusek utzi ziela argitaratu du De Spiegelek. Garai hartan Alemaniako Futbol Federazioko buruak eta Alemanian sinbolo bat den Franz Beckenbauerrek bazuten guztiaren berri agerkariaren arabera. Adidasek era pribatuan egindako ekarpen ekonomikoak ez ziren Alemaniako batzordearen aurrekontuetan jasotzen.

Dirudienez, 24 pertsonak osatzen duten FIFAren Batzorde Exekutiboko Asiako lau ordezkarien botoa ziurtatzeko erabili zuten mailegua. Lauek Europako ordezkariekin bat egin zuten Alemania hautatzeko orduan, 2000ko uztailean. Zeelanda Berriko ordezkariak azken orduan abstenitzea erabaki ostean, Alemaniak irabazi zuen txapelketa antolatzeko txartela 12:11 bozkaketan.

2000. urtean txapelketaren antolakuntza irabazi ostean, eta kopa hasi baino urte eta erdi lehenago, Dreyfusek dirua bueltan eskatu zuen. 2005ean Beckenbauer eta Batzorde Antolatzaileko lehendakari ordea diru ilegala bueltatzeko moduak bilatzen hasi ziren.

Spiegelek dioenez, dokuementuek erakusten dute ordainketa errazteko FIFAren azpi adar bat baliatu zutela. Alemaniarrek Dreyfusi zor zioten kopurua jarri zuten Berlingo Estadio Olinpikoan egin behar zen FIFAren Irekiera Zeremonia baterako, baina gala hori ez zen sekula antolatu. Hortik, FIFAk Zurichen Louis-Dreyfsena zen kontu korronte batera bideratu zuen dirua.

FIFAren ustelkeri kasuek azken urteotan zeresana eman duten bezala, Alemanian lurrikara ekar dezaken kasua da ostiralean De Spiegel aldizkari alemaniarrak azaleratutakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.