Esako urtegiaren lanak ez dira geldituko oraingoz

  • Azken bi egunetan nahasmen handia egon da Esako urtegia handitzeko lanen inguruan. Asteartean Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak esan zuen ez zela urrats bat gehiago aurrera egingo segurtasuna erabat ziurtatu arte. Aturando Esa (Esa Gelditzen) mugimenduak lanak geldituko zirela iragarri zuen berehala, eta ministroak ezeztatu egin zuen halakorik.


2020ko urriaren 15an - 10:50
Argazkia: Dani Blanco

Aragoiko herri mugimendua da Aturando Yesa eta baliteke nahiak ere eraman izana ministroaren hitzetatik egindako interpretaziora, baina zilegi zen halakorik egitea, ministroaren hitzak entzunda (albistearen amaieran dira txioak). EAJko Idoia Sagastizabal diputatuaren galderari erantzunez, ministroak jakinarazi zuen 2018an urtegiaren segurtasunari buruzko txosten eskatu ziotela Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoari eta honen ondorioak izan arte ez zutela aurrera egingo: “Norabide honetan aurrera egitea guztiz segurua dela haiekin kontrastatua izan aurretik ez dugu urrats bakarra emango orain gaudenaren gainetik”.

 

Hitz hauen ondorioz, Aturando Yesa taldeak honako mezua jarri zuen Twitterren: “Teresa Ribera ministroak kontrol sesioan iragarri du Esa handitzeko lanak geldiaraziko dituztela segurtasuna kontrastatua egon arte”. Baina ministroak berak Twitterrez erantzun zien berehala ezetz, ez zela hori: “Ez da egia. Bai ordea, eta horrela azpimarratu dut, segurtasunarekin dugun konpromisoa, zaintza lana eta txosten teknikoei diegun arreta, horien artean Bideen Elkargoarenari”. Geroago ministerioak agiri ofiziala atera zuen gaiaz, argituz ez zela ari lanak geldiarazteaz, eta zera esan nahi zuela, ez zela aurrera egingo hurrengo betetze fasean, “segurtasuna bermatu arte”.

 

Segurtasuna dantzan

 

2003an hasi ziren lanek, beraz, aurrera jarraitzen dute gaur egun eta dagoeneko hasierako aurrekontua laukoiztu egin da: 113 milioikoa zen aurrekontua eta 500 milioitik gora gastatu dira, lanen %75 egina dagoen honetan. Segurtasunari buruzko txosten ugari egon da eta lanak bideratzen ari den Confederación Hidrográfica del Ebroren (CHE) webgunean badira horietako hainbat esanez urtegia handitzea segurua dela.

 

Hala ere, 2017tik gaurdaino egin diren beste lau lanek segurtasun hori zalantzan jartzen dute. 2017an Nafarroako Gobernuko hainbat sailetako adituek egindako lanak zioen “zalantza esanguratsuak zirela” urtegiaren handitzeaz eta eskuineko hegalaz, eta Espainiako Gobernuari gomendatzen zion segurtasuna bermatu arte lanak gelditzea.

 

Nafarroako Gobernuak Geoconsult enpresari egindako enkarguaren ondorioak atera ziren 2019an, eskuineko hegala “oreka egonkorrean” zegoela aipatuz, baina aldi berean zehazten zuen mazelak jarraitzen duela mugitzen, oraingo garaian hileko 2 milimetro eta oso noizbehinka 4 milimetro ere bai”.

 

Zangotzako Udalak azken txosten horri buruzko interpretazioa eskatu zion Ingeotic SL ingeniarien enpresari eta honek zera erantzun du aurten bertan: eskuin mazelak mugimenduan jarraitzen du eta zalantza handiak daude honek izan dezakeen joerari buruz. Azkenik, Nafarroako Ura Fundazioak Esako urtegiari buruzko azken txosten ofizialak aztertu ditu eta ondorioztatu du urtegiaren eskuineko hegalak "ezegonkorra" izaten jarraitzen duela eta, beraz, "segurtasuna ez dagoela bermatuta". Azken txosten hau Antonio Aretxabala eta Antonio Casas geologoek egin dute.

 

Ondoko txioetan ikus daitezke ministroak eta Aturando Yesak esandakoak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude