Esako urtegiaren handitzea ez da guztiz segurua

  • Geoconsult enpresak egin du aurreko Nafarroako Gobernuak agindutako txostena eta bertan ateratzen den ondorioetako bat da, Esako urtegiko eskuin mazelak baduela hainbat egoera zalantzagarri eta, beraz, ez dela guztiz segurua.


2019ko abenduaren 11n - 12:58
Esako Urtegiko pareta. (Arg.: Dani Blanco)

Ikerketa 2018an abiatu zen eta bere helburua zen mazelaren egonkortasuna aztertzea eta honen segurtasunari buruzko txostena egitea. Iragan urrian entregatu zion enpresak txostena foru gobernuari eta honek orain aurkeztu die Esa inguruko udalerrietako agintariei eta legebiltzarreko talde parlamentarioei.

900 orrialdeko txostena oso konplexua dela ondorioztatu dute berau aztertu duten guztiek eta ondorioak ere oso desberdinak dira balorazioa egiten duenaren arabera. Nafarroako Gobernuak astelehen honetan azkar esan zuen mazela orekan dagoela eta inguruan izan diren mugimendu sismikoek ez dutela eragiten urtegiaren bideragarritasunean.

Diario de Noticias-ek astearte honetan argitaratzen duen albistean, aldiz, segurtasuna zalantzan jartzen da, besteak beste mazelak mugitzen jarraitzen duelako. Izan ere, txostenak dio gaur egun urtegia “oreka egonkorrean” dagoela, baina argi zehazten du mazelak jarraitzen duela mugitzen, oraingo garaian hileko 2 milimetro eta oso noizbehinka 4 milimetro ere bai. Horri deitzen dio “oreka egonkorra”. Hau gai garrantzitsua da, 2013an adibidez, eurite handi baten ondoren mazela 100 milimetro mugitu zelako hil bakarrean.

Desjabetzeak segurtasunagatik

Azterketa egin duen enpresak argi dio ez dela ondo ezagutzen mazela osatzen duten materialek zein erantzun izan dezaketen hainbat egoeraren aurrean eta horregatik azterketa zehatzagoak egin beharko liratekeela.

Edozein kasutan, segurtasuna beti izan da kezkarako arrazoi 2001ean Esako Urtegia handitzeko proiektua abian jarri zenetik. Horren erakusgarri da 2013an 100 familiari euren urbanizazioetako –Lasaitasuna eta Esako Miradorea– lur eta etxeak desjabetu zitzaizkiela mazelak erakusten zituen mugimenduengatik. Desjabetze hauetan, bestelako segurtasun obretan eta azterketa lanetan dagoeneko 55 milioi euro gastatu dira.

113 milioitik 500era

Urtegia handitzeko obrak 2003an hasi ziren eta 2021erako bukatzea aurreikusten da. Proiektuaren hasierako kostua 113 milioi eurokoa zen eta obra honekin Pirinioetako urtegi handiena egin nahi da. Gaur egun, proiektuaren aurrekontua laukoiztu egin da eta 500 milioi eurotik gertu dago. Urtegiko paretak 76 metroko garaiera zuen eta obra honekin beste 22 metrotan handitu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude