5 atxilotu eta 15 zauritu Leioako campusean, IAk deitutako protesta egunean

  • Ertzaintzak bost lagun atxilotu eta hamabost zauritu ditu Leioako campusean, Ikasleon aurkako erasorik ez lelopean Ikasle Abertzaleek (IA) deitutako protestetan parte hartu dutenen aurka gogor oldartu eta gero, IAk berak jakinarazi duenez. Atxilotuak askatu egin dituzte dagoeneko.


2016ko apirilaren 26an - 13:03
Ertzainak Leioako campusean (Arg.: @EnekoAnder).

Eguerdian manifestaziora deituta zeuden Leioako campuseko ikasleak, IAk duela aste batzuk plazaratutako bost exigentziak EHUri bete ditzan eskatzeko xedez. Mikel Laboa plazatik abiatu da manifestazioa, eta Errekoretzaraino iritsi da. Ondoren Ertzaintzaren hainbat furgoneta campusera sartu dira.

Ertzainek bost pertsona atxilotu dituzte eta kolpeka aritu dira ikasleen kontra, twitter bidez zabaldutako hainbat lekukotzaren arabera. Atxilotu guztiak askatu dituztela dirudi, baina karguak egotzita.

Hauek dira IAk manifestazioan berretsi dituen bost eskariak:

1) San Mameseko istiluengatiko espedienterik ez irekitzea

2) Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainerako neurriak bertan behar uztea

3) Leioako ikasle inputatuen aferan EHUk esku hartzea eta haien egoera konpontzea

4) Ertzaintza EHUra sar ez dadin behin betiko neurriak hartzea

5) Campusetan dauden indar polizialak kanporatzea

IAren eta EHUren agiriak

Ikasle erakundeak, gertakariei buruz zabaldutako agirian, errepresioaren bidan tematzea aurpegiratu dio EHUri. Adierazi dutenez, manifestazioa errektoretzan sartu eta berehala bertan zeuden ikasleak jipoitzen hasi da campuseko segurtasun pribatua. Handik oso gutxira iritsi da Ertzaintza. Gutxienez 15 lagun izan dira zaurituak.

"Azken hilabeteetan agerikoak izan dira UPV eta Ertzaintzaren arteko elkarlanaren adierazpena", esan du IAk. "Guzti honek agerian utzi du berriro ereduen arteko talka honetan UPVk noren alde jarduten duen".

Gertakariengatik pritesta egiteko elkarretaratzera deitu dute, arratsaldeko 19.30ean Bilboko Unamuno plazan. Halaber, mobilizazioa egingo dute asteazkenean, 12:50etan, Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan.

Unibertsitateak, bere aldetik, hartutako jarrera defendatu du agiri batean, hainbat hedabidek jaso dutenez. Idatzian, adierazpen askatasunaren alde agertu da EHU, eta gaineratu du "gutxiengo batek unibertsitateko espazioan indarkeriaz badihardu Errektoretzak ziurtatu egingo dituela oinarrizko eskubideak eta pertsona guztien segurtasuna".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude