Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera, 1.026 soldadu ukrainiar errenditu dira Mariupolen

  • Errenditu diren 1.026 soldaduen artean 162 ofizial daudela azpimarratu du Errusiako Defentsa Ministerioak.


2022ko apirilaren 13an - 15:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako miliziek ia guztiz hartu dute Mariupol hiria, eta Errusiako Defentsa Ministerioak adierazitakoaren arabera, Ukrainako 36. Marineen Brigadako 1.026 soldadu errenditu dira; horietatik, ministerioaren arabera, 162 ofizialak dira, eta 47 emakume.

Horrez gain, ministerioak adierazi du 151 ukrainar soldaduk lekuan bertan tratamendu medikua jaso eta ondoren ospitalera eraman zituztela.

Alexander Sladkov Rossiya-24 telebistako kazetariaren arabera, errenditutako soldaduetatik 300 zaurituta zeuden, eta 90ek ezin zuten haien kabuz ibili. "800 soldadu sano baino gehiago egon daitezke. Denak berdin jarraitzen badu, Ukrainako indar armatuek Iliich fabrika siderurgikoan jarritako defentsa mekanismoak erori egingo dira", dio kazetariak. Azov Batalioiko soldaduek Azovstal fabrikan jarraitzen dutela dio kazetariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

2025eko maiatzaren 28
Istanbul II

Eguneraketa berriak daude