Anton Txekhoven idazlan bilduma bat hautatu, eta '31 ipuin' liburua argitaratu du Iker Sancho Intsaustik (Lazkao, 1976). Errusieratik zuzenean euskaratu ditu, lehen bilduma handian.
Anton Txekhoven literatura euskaratu duzu; zergatik bera?
Errusiar idazle batzuk mundu guztiak ezagutzen ditu, Dostoievski eta Tolstoi adibidez, nahiz eta liburu bat irakurri ez. Ordea, Txekhov oso kultuko idazlea da literatura zaleen artean, baina publiko orokorrarentzat ez da hain ezaguna. Gaur egunerako gauza bat oso ona du: ipuinak motzak, irakur errazak eta mamitsuak ditu. Konbinazio polita da.
Lehen ere euskaraz itzulpen batzuk badaude, baina aleka.
Bai, ipuin solteak. Xabier Mendiguren Bereziartuk bost edo sei itzulpen egin zituen. Baina edizio sendo bat egin den aurreneko aldia da, eta halako bilduma mardul bat lehenbiziko aldiz jarri da euskaraz. Nik errusieratik itzuli ditut zuzenean.
Horrek ere balioa erantsi dio?
Itzulpengintzaren historian, orain gauden aroan, 1990eko hamarkadan hasi ziren errusieratik zuzenean itzultzen; alegia, itzultzaileak errusiera jakinda. Horrek ez du esan nahi euskaraz hobeto jarriko duzunik, baina bide zuzen hori kualitatiboki salto bat da. Itzulpenak ere zahartu egiten dira, eta lehengo itzulpenak eta oraingoak desberdinak dira. Kualitatiboki, edizio hau berrikuntza bat da, Txekhov lehenengo aldiz errusieratik itzuli dudalako euskarara.
Idazle emankorra izan zen. Nola aukeratu duzu zer atera?
Zazpiehun bat ipuin eduki ditzakeela kalkulatzen dut. Proiektu hau niretzat oso polita izan da. Orain arte itzulpen lehiaketetan parte hartuta aritu naiz, baina sekula ez nintzen ausartu neronek proiektu bat sortu eta eskaintzera. Oraingoan, nik nahi nuena egin nahi nuen. Mundu txikia da, eta ezagutzen ninduten Elkarren. Txekhovek gako polita dauka literatura zaleen eta ipuin zaleen artean. Proiektua egin, neronek eskaini, baiezkoa jaso, aukeraketa egin gainera jator, oso ondo lan egiten utzi didate, eta eskertzekoa da eta dena neuk egin dut. Pertsonalki ere proiektu polita izan da.
Eta zein ipuin sartu, zeren arabera erabaki duzu?
Aro definitu samarrak ditu egileak: hasierakoan ipuin motzak eta asko; bigarren aldian, heldutasun bat lortzen du, eta seriotzen du sorkuntza. Umore tristea edo tristura umoretsua da Txe-khov definitzen duena. Umorea dagoen lekuetan ere, algaraka hasteko egoerak ez dira; miseria moral asko dago tartean. Hori da bere artearen ezaugarria.
Bizitza samurra ez zuen izan.
Bere biografiaz hitzaurrea egin dut, bizitza eta lana uztartuz. Haurtzaro nahiko zaila izan zuen, aitak zorrak egin zituen, eta haiek ordaintzeko gauzak saltzen bera gelditu zen herrian. Eskola nola-hala bukatu, eta Moskura joan zen. Medikuntza ikasi zuen, eta horrek ere erabat blaitzen du bere ibilbidea. Tuberkulosia harrapatu zuen oso gazterik, eta hortik aurrera idazle mediku gaixo bat da. Bestetik, sentsibilitate sozial handiarekin idatzi zuen. Iraultza baino 13 urte lehenago hil zen, baina giro hori jada hor zegoen.
Bere bizitzan zehar bidaia bat da, beraz, ’31 ipuin’ bilduma?
Aurreneko aroko ipuinak laburrak eta asko direnez, kopuruz gehiago hartu ditut horkoak; motzak, arintxeagoak eta umoretsuagoak dira. Hurrengo bi etapaten gutxiago baina luzeagoak egin zituen, eta gutxiago hartu ditut. Saiatu naiz bere ibilbidearen arabera orekatzen.
Ipuinetan orduko gizartea eta Errusia islatzen ditu, gordin.
Erabat. Errealismo hutsa da, ez da gauza abstraktu bat. Mugimendu politiko zehatzekin ez zen gehiegi lerratu, baina Leninek, adibidez, bazituen Txekhoven ipuinen erreferentziak: Siberian deportatuta zegoela, Txekhoven ipuin bat irakurri zuela eta gau hartan ezin izan zuela lorik egin esan zuen. Eroetxe batean gertatzen da istorioa, baina Errusia da. Iraultzaileetan eragin handia izan zuen, baina bera ez zen gehiegi sartu. Denborarik ez zion eman.
Zu zerekin erakarri zaitu?
Garai hartako errealitate asko azaltzen dira. Hemengo irakurleentzat, Errusia ezagutzeko bide bat da. Zeren Errusia, orain dela ehun urtekoa eta oraingoa, nahiz tartean gauza asko pasatu diren eta Sobietar Batasuna egon zen, ez da hainbeste aldatu. Baina Errusia bezala, gu edo edozein leku. Mendetako izaera konkretu bat daukan herri edo lurralde batek ezin du gauetik goizera aldatu. Garai bateko hierarkiak oraindik oso sendo daude; egitura sozialak, harreman motak… berdinak dira. Hain zuzen, orain zoritxarrez hain modan dagoen herrialde horren giltza batzuk ulertzeko elementuak ematen ditu Txekhovek.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]