ETAko "kide aktibo" izan zela ebatzi du Parisko Zigor Auzitegiak atxilo hartu eta sei urtera egindako epaiketan, baina epaimahaiak aitortu du ez dela gai zehazteko "zein gradutan" izan zen erakundeko kide.
Joan den ostegunean epaitu zuten Mikel Irastorza euskal herritarra Parisen, "gaizkile talde bateko kide" izatea leporatuta. Duela sei urte hartu zuten atxilo Frantziako Poliziaren eta Espainiako Guardia Zibilaren arteko operazio batean. Lapurdin, Azkainen bizi den donostiarra da Irastorza, ogibidez kazetaria Mediabask hedabidean.
Parisko Zigor Auzitegiak frogatutzat jo du Mikel Irastorza ETAko "kide aktibo" izan zela, baina aldi berean, eta zigorra arintzeko baliagarri, epaimahaiak aitortu du ez dela gai izan zehazteko "zein gradutan" izan zen erakundeko kide. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote Irastorzari –36 hilabete–, baina gauzak ondo ez du espetxera itzuli beharko, horietatik hamazazpi hilabete ez dituelako beteko ez badu datozen bost urteko epean maila bereko deliturik egiten. Dena den, geratuko litzaioken zigorra dagoeneko betea du.
Bestalde, epaimahaiak ez dio Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko debekurik ezarri, eta ez da FIJAIT arau-hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartuko. Epaimahaiak Euskal Herrian izan den "bake-prozesua" hartu du aintzat erabakia hartzeko orduan, azken hitzartzean jakinarazi duenez.
ETArekin harremana
2016ko azaroa hasieran hartu zuten atxilo Irastorza, lau urte lehenagoko ustezko gertakari batzuk medio, baina hilabete gutxira aske gelditu zen kontrol judizialpean. Espainiako prentsak eta Barne Ministerioak zabaldutako berrien arabera, ETAko "azken buruzagia" zen Irastorza. Halakorik ez du frogatu Parisko Zigor Auzitegiak, ezta gutxiagorik ere.
ETArekin harremana izan zuela aitortu du epailaren aurrean Irastorzak, baina ukatu egin du ETAko kide izatea. Irastorzaren arabera, 2010ean joan zen Ipar Euskal Herrira, baina inola ere ez "ihesi", eta aurkakorik ez dute esaten Poliziaren txostenek. ETArekin harremana 2012ko uda bukaeran izan zuen Irastorzak, bere esanetan. Hitzordu bat izan zuen, Okzitaniako Tolosan geratu zen erakundeko kide batzuekin, eta begiak itxita mendira eraman zuten. Pare bat egunez-edo egon zen han, ezagutzen ez zuen lekuan eta ezagutzen ez zituen bi pertsonarekin. Horren ondotik, hilabete batzuk klandestinitatean eman zituen Irastorzak, eta ondoren Euskal Herrira itzuli. Tarte horretan, "prestakuntza informatikoa" jaso zuen, hala aitortu du, baina "ez sekula prestakuntza militarrik", eta zin egin du ez duela inoiz armarik eraman.
Gatazkaren konponbide prozesua garrantzitsua izan da epaiketan. Irastorzak aitortu du erabat sinesten zuela jarduera armatuaren amaieran, eta konponbide politikoaren alde jardun zuela nabarmendu zuen. 2011ean iragarri zuen ETAk jardun armatuaren amaiera, eta gertakari guztiak berantago jazo ziren.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.