Joan zen ekainaren 21ean sutea izan zen Erdoizta auzoan (Errezil, Gipuzkoa) kokatuta dagoen Etumeta baserriko artegian, eta kalte handiak eragin zituen. Ezbeharrak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan: diru ekarpena egiteko zein laguntza bonoak erosteko aukera izango da.
Ekainaren 21ean sutea izan zen Erdoizta auzoan kokatuta dagoen Etumeta baserriko artegian, eta ehundik gora bildots, txakur bat, lanerako tresneria zein bi traktore erabat kiskali ziren. Suteak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan. Herritarrek ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango dute, eta horretarako, hainbat bide jarri dituzte. Transferentzia ES24 3008 0152 6042 3541 1925 kontu korronte zenbakian egin ahal izango da, eta Bizum bidez 675 70 58 48 telefonora ere egin ahal izango da diru ekarpena. Gainera, laguntza bonoak ere kaleratu dituzte, bost euroren trukea.
"Proiektua martxan jarri nahi dugu berriro"
Etumeta baserriko Josu Soraluze artzainak honako gutun hau idatzi du martxan jarri duten kanpaina dela eta:
2017. urtean betidanik ilusioa izan dudan artzaintza proiektuan sartu nintzen. Nuen lanpostua utzi eta bizi proiektu berri bat aurrera ateratzeko apustua egin nuen. Proiektu hori gauzatu ahal izateko Gaztenek programan izena eman nuen, eta ondoren, Arantzazuko Gomiztegi eskola-etxean ikastaro batzuk egin ostean, Beizamako Arreta baserrian egin nituen praktikak sei hilabetez.
Hiru urte igaro ondoren, eta lan askoren ondorioz, nire ametsa egin bihurtzea lortu nuen, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (OKA), Lurgintzaren eta familiaren laguntzarekin. Baina 2020ko ekainaren 21ean, gure familiaren bizitza hankaz gora jarri zen, zorigaitzeko sutearen ondorioz. Ukuilua, 129 bildots, ardi txakur bat, lanerako tresneri guztiak eta bi traktore zeharo kiskali ziren; ezer gabe geratu gara.
Lehen egunetan zeharo lur jota egon ginen, baina ingurukoen babes handia jaso dugu, eta pixkanaka gertatutakoa onartu eta aurrera egin beharra dugula ikusi dugu. Berriro gure proiektua martxan jartzea nahi dugu, eta horregatik, laguntza eskaini nahi duzuenontzat zozketa bonoak atera ditu Azpeitiko Elikaguneak. Horiek eskuratuta, Euskal Herriko produktuen sorta baten zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Horrez gain, kontu korronte bat ireki dugu bestelako ekarpen ekonomikoren bat egin nahi duenarentzat.
Hona hemen ekarpenak egiteko bideak:
1. Kontu korronte zenbakia: ES24 3008 0152 6042 3541 1925.
2. Bizum: 675 70 58 48.
3. Zozketa bonoa (bost euro): Azpeitian, Kimu Bat, Ekain albaitaritza, Elikagunea, Orkatz, Korrale, Pastorkua taberna eta Mendizabal erretegia; Urrestillan, Ibai Eder kooperatiba eta janari dendan (estankoa); Azkoitian, Errexil taberna, Isidro erretegia, Aizpurutxoko taberna eta Urbitetxo pentsutegia; eta Errezilen, Errezilgo Azokako denda, Borondegi eta Letea jatetxea.
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa.
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.