2040tik gasolina eta gasolio bidezko autoak debekatuko dituela dio Erresuma Batuak

  • Erresuma Batuko Gobernuak iragarri du 2040tik aurrera galarazi egingo dituela gasolinazko motorrekin edo dieselarekin dabiltzan auto berriak. “Ezin dugu gasolina eta gasolio bidezko autoekin jarraitu, batetik osasun arazoak sortzen dituztelako, bestetik klima aldaketa azkartzen dutelako”, esan du Michael Gove Ingurumen ministroak.


2017ko uztailaren 27an - 00:35
“Auto elektrikoranzko aldaketa zantzuak gero eta argiagoak dira”, esan du Erresuma Batuko Ingurumen ministroak. Argazkian, auto elektriko bat bateria betetzen, Amsterdamen. (Arg.: Ludovic Hirlimann-CC By SA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Neurriaren jatorria epaitegiek Theresa Mayren gobernuari emandako agindu bat da, zeinaren arabera exekutiboak plan bat egin beharko duen Erresuma Batuko kutsadura atmosferiko larriari aurre egoteko. Beste neurri batzuen artean, Govek iragarri du autobus guztien eraberritzea edota gidariei gune jakinetan ibiltzeko debekua ezar litezkeela.

Erregai fosilak darabiltzaten autoak debekatuz, Erresuma Batuak bat egin du Frantziarekin, Parisek uztail hasieran iragarri baitzuen orain Londresek iragarri duen neurri berdin-berdina. Michael Gove britainiar ministroaren esanetan, “auto elektrikoranzko aldaketa zantzuak gero eta argiagoak dira”. Hala ere, ez du azaldu auto mota batetik besterako trantsizioa nola egingo den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Eguneraketa berriak daude