Muturreko eskuinak zalantzan jarri berri du sexualitateari buruzko tailerrak ikastetxetan eskaintzea, baina “fake news” zaparradan, zer da egia, zer asmakizuna eta zein eskualdeko adituen iritziak? Sexua hain presente dagoen gizarte honetan ez litzateke sexu heziketa gehiago landu behar, mugatu ordez?
Bizitza publikoa baldintzatzeko eskuin muturraren azken ahalegina izan da "Guraso PIN" deituriko polemika. Baina zer da zehazki oztopatu nahi dutena? Izatez, sexu hezkuntza ez da hautazko gaia, curriculumaren barruan dagoena baizik. Hala ere, egun sexualitatea ez da, berez, ikasgaia, "zenbait ikasgaietan lantzen den zeharkako materia baizik", Aitor Fernandez de Pinedo Laudio Ikastolako irakasleak azaltzen duen moduan.
Hutsune hori betetzeko, ikastetxeek ikastaroak antolatzen dituzte jorratzeko ez soilik -ikasgaietan egiten den bezala- ugalketa, baizik eta sexualitateari eragiten dizkioten bestelako esparru garrantzitsuak: sexu eta genero identitateak, aniztasuna, indarkeria, bulying-a, sare sozialak...
Diana Ibargutxi sexologoak zehazten du: "Sexu heziketaren barruan lantzen dugu ezetz esatea, baietz esatea, edertasun ereduak, emozioak, bizikidetza, harremanak, abusuen prebentzioa..."
Hortaz, agerikoa da sexualitatea genitalen funtzionamendura mugatzea errealitatea bera izugarri murriztea dela. Ibargutxik eransten duen moduan: "Sexualitatea jaiotzean hasten da. Ez dago hilerokoari edo ugalketari lotuta bakarrik. Sexualitatea gorputz osoan dago, eta azala da hari lotutako gorputz atalik handiena".
Eskubideak eta iritziak
Julene Onaindia irakasleak sexu heziketan aditua bada ere eta Guraso PINak proposatzen duen eztabaidari errotik heldu dio: "Bakoitzak bere etxekoekin nahi duena egitea ez da onargarria. Argi daukat homofobia, matxismoa, intolerantzia, gorrotoa, erasoak... ez direla errespetatu behar".
Bestalde, muineko beste aldagai bati erreparatzen diote Ibargutxik zein Onaindiak: Norena da umeak hezteko eskumena? Bien ustez, galdera modu maltzurrean eginda dago. "Umeak ez dira objektuak, eskubide guztiak dituzten gizakiak dira" argitzen du Diana Ibargutxik. Zentzu horretan, Onaindiak gehitzen du: "haurrak ez dira gurasoen jabetza. Batzuek ez dute nahi umeak aske izatea eta uste dute haurrei informazioa ukatzea modurik onena dela mundurako eta bizitzarako prestatzeko". Horren aurrean, biek gogoratzen dute nazioarteko legeak eta arauak daudela; Haurren Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapena, adibidez. Espainiar Konstituzioak ere aitortzen ditu eskubide horiek 27. artikuluan. Bientzat giza eskubidea da sexu-heziketa, eta hori ezin da urratu.
Pornografia erreferente
Zirrara sortzen duen gai bati buruzko informazio eskura ez badago, bestelako bideak hartzen dituzte umeek. Heldu askok badakite zer den seme-alaben galderak erantzuteko Wikipedia webgunera jotzea, baina ez dakitena da haurrek ere Internetera jotzen dutela euren jakin-mina asetzeko arlo askotan. Eta zer gertatzen da sexuari buruz eremu birtuala arakatzen dutenean? Pornografian bukatzen dutela.
Ziortza Karranza sexologoak argi dauka: "Umeek pornografia kontsumitzen dute eta berdin zaie gurasoek jartzen dituzten oztopoak. Hacker hutsak dira".
Karranzak berak bere terapietan ezagutu du fenomeno horren eragina: "Neska batek kontatu zidan mutiko batek lepotik heldu ziola topaketa erotiko batean eta galdetu zionean zergatik egiten zuen, harrituta geratu zen, uste baitzuen emakumezkoek gogoko zutela".
Diana Ibargutxik arazo bera sumatzen du sexu heziketa ez bada lantzen: "Hutsunea sortzen bada, gazteek ahal duten moduan betetzen dute, eta pornografia hor dago. Nik ez daukat ezer pornografiaren aurka, baina egia da industria mainstream-ak topikoak eta estereotipoak sortzen dituela eta desmuntatu beharra dagoela. Zentzu horretan, superheroien pelikulak ikusten ditugunean,inori ez zaio bururatzen pantailan ikusitakoa egitea. Pornografiarekin gauza bera azaldu behar da. La que se avecina telebista saioarekin antzekoa gertatzen zaigu. Gazteentzaterreferentea da eta horretara jo behar duzu. Hortik tiraka eurekin komunikatzeko eta aurreiritziak indargabetzeko aukera daukazu".
Sufrimendua ekiditea
Muturreko eskuinak hainbat delirio baliatu ditu sexu heziketako ikastaroen aurka –adibidez, leporatzea homosexualitatea eta masturbazioa sustatzen dutela–, baina zein da, aipatutako helburuez gain, saio horien xedea?
Diana Ibargutxiren iritziz, helburu nagusia da sufrimendua ekiditea: "Norberak bere burua eta besteena onartzea, den moduan". Horregatik azpimarratzen du trebakuntza hori ezin dela izan hautazkoa: "Zure seme-alabak ez badituzu errespetuan hezitzen, jarrera homofoboak edo bortitzak izan ditzakete besteen seme-alabekin".
Gainera, Julene Onaindiak uste du hori ez dela bakarrik hezkuntza sistemaren ardura: "Ez dago izateko, maitatzeko, jolasteko, gozatzeko... modu bakarra, hori da nire seme-alabari erakutsi nahi dioadana".
Hezkuntza eta klasismoa
Guraso PIN deituriko polemikaren atzean bi motibazio sumatzen dituzte adituek. Alde batetik, Julene Onaindiak iritzi du: "Genero ideologiaren inposaketa ekiditeko baliabide gisa defendatzen dutenek ez diote erreparatu orain arte jaso dugun hezkuntzak badaukala ideologia: matxismoa".
Horrekin ados egonda ere, Diana Ibargutxiren susmoa da matxismoa ez ezik, klasismoa ere badagoela Guraso PINaren atzean: "Hori babesten dutenek euren seme-alabak ikastetxe pribatuetara eramaten dituzte, han eurek nahi duten hezkuntza jasoko baitute eta burbuila batean egongo baitira. Hala ere, ezin dute jasan sistema publikoan bestelako errealitatea irakastea. Muturreko eskuinak ezin du barneratu irakasle izatea ez dela jadanik soilik bere eskumena. Horregatik, nire aburuz, hau bada modu bat sistema publikoa suntsitzeko. Ez zaie balio bakarrik hezkuntza sistema publikoa bitarteko urriko herritarrekin lotzea, euren familia eredu bakarra sustatu nahi dute".
Erronka zaharrak eta berriak
Eraso eta bazterketa homofoboak zein transfoboak presente daude ikastetxeetan. Zama zahar horri gehitu behar zaizkio egungo errealitate berriak: sexu harremanak, jazarpena sare sozialen bidez edota teknologia berrien presentzia edonon. Fenomeno horiek guztiak, oro har, berriak eta ezezagunak dira helduentzat, baina ezin zaie bizkarra eman.
Ondorioz, Guraso PINa ordez, benetako ardura izan beharko litzateke etengabe berritzen eta eguneratzen den sexu-heziketa eskaintzea hezkuntza sistema osoan. Ez soilik zentzuzkoa delako, baita eskuin muturrak inposatutako agendatik ihes egiteko ere.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]