Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

  • Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


2024ko otsailaren 15ean - 07:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eraso euskarafoboa salatu dute euskalgintzako hainbat kidek. Azaldu dutenez, otsailaren 3an, larunbatarekin izan zen gertaera. Zenbait lagun Zubiaurre kaleko 1 zenbakian kokatuta dagoen Aurrera tabernara sartu ziren, eta horietako bat barrara gerturatu zen eskatzeko asmoz. Bertan zen zerbitzariari euskaraz eskatu zion. Zerbitzaria, oldartu egin zitzaion orduan, eta bortizki erantzun euskararen kontrakoak botaz, mespretxuz salatu dutenez: “Oso modu oldarkorrean aritu zitzaion bezeroari, eta ikaragarriak bota euskararen aurka”.

Horren aurrean, erreklamazio orria eskatu zuen bezeroak, eta gertatutakoa salatu.Behatokira ere jo zuen, eta euskararen kontrako erasoaren berri eman bertakoei.

Euskararekiko errespetua eskatzearekin batera, halako jarrera eta eraso euskarafoboak ez dituztela onartuko esan dute euskalgintzako kideek. Halako egoerak biziz gero, gainera, salatzera deitu dituzte herritar guztiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Mikel Arizkorreta Aldasoro
#4
Joserra Díez  |  Iñaki Sanz-Azkue  |  Iñaki Romero Iraola  |  Oihana Barrutia
#5
Uxue Apaolaza Larrea
Azoka
2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...