Errenteriako hiru gazteak libre utzi dituzte epaiketaren zain

  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak baldintzapean libre utzi ditu martxoan atxilotu hiru gazte errenterriarrak. Espetxean izan dira orain arte Iruñeko manifestazio baten ostean sortutako istiluen harira.

Axier Lopez @axierL
2017ko azaroaren 07a
Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Errepresioari Autodefentsa dinamikak manifestazioa egin zuen 2017ko martxoan Iruñean, eta amaitu aurretik istiluak izan ziren Poliziarekin pare bat orduz Alde Zaharrean. Manifestazioak “azken hilabeteetan herri mugimenduaren kontra ezarritako errepresioa salatu eta autodefentsa mekanismoak sortzea” zuen helburu.

Istilu horien harira atxilotu zituzten Errenteriako hiru gazteak; laugarren pertsona bat ere auzi berean inputatuta dago baina adingabekoa denez, espetxea saihestu du. Epaiketa egin arte, auziaren ardura duen Carmen Lamela epaileak erabaki du gazteak aske egotea.

Abokatu eta senideen eskaera nagusietako bat izan da auzia Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera eta Nafarroako Auzitegian epaitzea. Zentzu horretan orain arte egindako helegiteek ez dute arrakastarik izan eta lau gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte "terrorismoa" egotzita.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Epaiketak  |  Gazte mugimendua  |  Errenteria

Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude