Fracking hitza lehenengo aldiz entzun genuenean, ezer gutxi genekien gaur egungo krisi energetikoaren inguruan astakeri hori gelditzeko geroago borrokan parte hartu genuenok. Gasa, ikatza, unanio eta petroleoaren gailurra izen arrotzak ziren guretzako, askoz jota belarria jotzen ziguten, baina ez genekien zehatz mehatz zeintzuk izango ziren frackingaren ondorioak.
Hasiera hasieratik funtsezkotzat ikusi genuen frackinga martxan jartzeko planen jatorria ezagutzea. Horregatik, kalea astintzen hasten ginen bitartean, zenbait hitzaldi antolatzeari ekin genion. Eta bide batez gaian adituak zirenek erregai fosilen gailurraren gora beherak azaldu zizkiguten, baita lotuta zekartzaten ondorio latzak ere. Erregai fosilen erreserbak topatzea gero eta zailagoa zela azaldu ziguten, baita erreserba hoiek ustiatzea gero eta garestiagoa zela, eta ustiatzen zirenak gero eta kalitate gutxiagokoak zirela ere.
Bidean ehuntzen ari ginen jakituria hau egunez egun gure hitzaldietan geureganatu genuen. Azken finean argi ikusi genuen frackingaren teknika azaltzea ezezik garrantzitsua zela ere testuinguru energetikoa argitzea. Bidean eredu energetikoa egungo bizitza ereduaren motorea zela ohartu ginen ere. Energia, baliabideak etengabe ustiatuz bizitza suntsitzen duen sistema honen ezinbesteko motorea zela ulertu genuen. Era batean hala bestean guztiok bagenekien aurretik horrela zela, baina frackingaren aurkako azken urteotako borrokak perspektiba zabalago bat eman zigun eta arazoaren analisi askoz sakonagoa ahalbidetu.
2013. urteko energia jaudunaldietan eta 2015.eko Frackanpadako hitzaldietan, egoeraren diagnostiko zehatz bat egiteaz gain, irtenbide argiak bilatzen saiatu ginen. Ahalik eta jende eta eragile gehien uztartzen zituzten estrategiak garatzen alegia, azken finean aurrean dugun hil ala biziko erronka honek guztion parte hartzea behar baitu. Horregatik, behin Eusko Jaurlaritzaren Fracking planak gelditzea lortu genuenean, bagenekien borrokak ezin zuela hor amaiera izan. Oinarrizko gatazka eta arazoak bertan darrai: kapitalismoa eta erregai fosiletan oinarritutako bere eredu energetikoak martxan jarraitzen du eta horri lotuta gure bizitza eta planetari mehatxua.
Joan den urteko udazkenean, espero baino lehenago, lurra putzuz josteko eta gasa ateratzeko proiektu berrituen aurka martxan jarri behar izan genuen berriro; azken aldi honetan teknika konbentzionalen bidez suntsitu nahi dute gure herrialdea. Orduan, hausnarketa kolektibo baten ondorioz, Berriztu! jaio zen. Erregai fosilen menpekotasunari uko egiteaz gain Berriztu! eredu energetikoa eraldatzeko erronkarekin jaio zen, eta noski, horretarako egungo sistema kapitalistari aurre egiteko erronkarekin ere. Momentuz, eta kalean herriak izan duen erantzunari esker, Eusko Jaurlaritzak 2017ko udaberrian zulatzeko zituen planak bertan behera geratu dira. SHESAren arabera, erregai fosilak bilatzea beste helbururik ez duen Eusko Jaurlaritzaren enpresaren arabera, 2 urteko atzerapena izango du proiektu berriak. Denon esku dago gasa ustiatzeko planak behin betirako bertan behera geratzea.
Eta guzti honek, zerikusia dauka Errekaleorrekin? Duela hilabete eskas Iberdrolak, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak aginduta, argindarra moztu ziola. Frackinga sustatu zuen Industria Sail berbera, ez konbentzionala den gasa ateratzeko, egun gas putzu “konbentzionalak” erabili nahi dituena. Iberdrola, Garoñaren jabea, oligopolio energetikoaren kide nabarmena den transnazional berbera eta guztioi fakturan lapurtzeagatik kondenatua izan den enpresa berbera.
Errekaleorren aurkako eraso honen aurrean herriaren erantzuna eredugarria izan zen. Errekaleor etxebizitza eskubidea bermatzeko okupaziorako proiektu kolektibo bat baino askoz gehiago delako eredugarria, herrikoia, jendetsua eta anitza izan zen erantzuna. Hori agerian utzi zuen ekainak 3ko manifestazioak. Manifestazio hurak bi helburu uztartu zituen; alde batetik Iberdrola eta Eusko Jaurlaritzaren erasoari erantzutea; bestetik bizi eredu berri bateruntz aurrerapausoak emateko konpromezua. Bizitza erdigunean jartzen duen bizi eredu bat, jasangarria, baliabide eta pertsonen amaigabeko ustiatzean oinarrituta ez dagoena.
Horregatik, energia burujabetza lortzeko proiektu batean murgilduta zeudela esan zigutenean, energia berreiztagarrietan oinarritutako alternatiba batetan alegia, eta laguntza behar zutela helarazi zigutenean ez genuen zalantzarik izan. Bai Berriztu!k baita Fracking EZek ere atxikimendua eta geure harri-koskorra ipini dugu proiektu hau martxan jartzeko eta gutun honek Errekaleorreko crowfunding kanpainan parte hartzera animatzea du helburu. Besterik gabe, amaitu aurretik besarkada erraldoia bidali nahiko genieke Errekaleorreko bizilagunei. Guk argi daukagu! Herria bizirik nahi dugu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]