Errekaleor eraitsi behar dela berretsi du Gasteizko Udalbatzak

  • Blanca Urgellek eta Iban Zalduak auzoa ez botatzeko mozioa aurkeztu dute, Errekaleor Bai idatzia sinatu zutenen izenean. EAJ, PSE-EE eta PPren botoek atzera bota dute mozioa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 23an - 16:02
Blanca Urgell eta Iban Zaldua Udalbatzan izan dira, Errekaleor defendatzen. Irudia: EH Bildu Gasteiz

Iban Zaldua idazleak eta Blanca Urgell Kultura sailburu ohiak Errekaleor auzoa ez eraisteko mozioa aurkeztu dute gaurko osoko bilkuran, Errekaleor Bai idatzia sinatu zuten arlo anitzetako Gasteizko 150 lagunen izenean. Udalbatzak, ordea, auzoa bota behar dela berretsi du, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin.

Goizeko bilkuran egin duten agerraldian, alkatetzak Errekaleor "suntsitzeko" duen asmoa atzera botatzeko arrazoiak badaudela argudiatu du Zalduak. Udalak eman duen lehen arrazoia, segurtasunarena, alegia, ezin da aldarrikatu, Zalduaren esanetan, "aldi berean, segurtasuna murrizten duen neurri bat hartu" duelako.  Arrazoi ekonomikoari dagokionez,  Errekaleor eraisten 500.000 edo 700.000 euro erabiltzea "diru-xahuketa" izango litzatekeela adierazi du idazleak. "Beraz, ekonomiaren, aurrezkiaren izenean, ez jarraitu Errekaleor botatzeko planarekin".

Era berean, auzoa botatzeko erabakia "berdez mozorratzea" (baratz ekologikoak jarri nahi ditu bertan Udalak) aurpegiratu dio Urtarani, eta "ekologiaren eta birziklapenaren izenean, Errekaleorri aukera bat eman behar zaiola" gaineratu du. 

Blanca Urgellek, berriz, Gora Gasteiz ekimena ekarri du gogora. "Ez dut pentsatu nahi, erabaki hau alkateak bakarrik hartu duenik. Niretzat, Gorka Urtarenen irudia Gora Gasteiz ekimenera lotuta baitago, mugimendu irekia eta pertsonen arteko elkarbizitza sustatzen duena, hain zuzen". Horrez gain, auziaren inguruan zenbait hedabidek zabaldutako mezua arbuiatu du. "Gero eta larriagoak dira; bertan bizitzea arrisku bat dela, Ertzaintza sartu dela, 'betikoak' daudela...". Mezu hauek guztiak iritzi publikoa "pozoitzen" ari direla uste du Urgellek. Hala, auzoari atsedena emateko eskatu du. "Beste behin Gasteizek argi utz dezake, proiektuak suntsitzea ez duela gustoko, eta zubiak eraikitzen dituela". 

Azkenik, negoziazio mahaira itzultzeko eskatu diote bi ordezkariek Gasteizko alkateari.

Hala eta guztiz ere, Errekaleor ez eraisteko mozioa ez da aurrera atera, izan ere, EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute. 

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude