Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

  • Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen azterketak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 27an - 08:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Barcelona Posa’t Sostre eta Oasi Urbà kolektiboetako arkitektoekin elkarlanean aurkeztu dituzte Etxebizitza Inspekzio Teknikoak (EIT) Errekaleorreko bizilagunek.

Arkitektoek ondorioztatu dute auzoaren egoera orokorra "ona" dela eta etxebizitzak "bizigarriak" direla. Ez da arkitekto talde batek Errekaleorreko etxeen egokitasuna frogatzen duen lehenbiziko aldia. 2017an hamasei arkitektok sinatutako txostena aurkeztu zuen auzoak, etxeen egokitasuna seinalatzen zuena.

"Errekaleorreko etxeak duinak dira eta hala izan dira beti"

Errekaleorreko bizilagunek prentsaurrekoa egin dute ikerlan teknikoen txostena aurkezteko. Adierazi dute, "Errekaleorreko etxeak duinak direla eta hala izan direla beti", Udaletxeak esan izan duenaren kontra. Espekulazioa egotzi diote udaletxeari auzoa hustu izanagatik: "Ez gaitzaten engaina, 14. sektore famatua gentrifikazioaren menpe erori izan ez balitz, udaletxeak eta Ensanche 21-k ez lukete inoiz auzokideen zein haien etxeen gaineko interesik agertuko. Baina joan nahi ez zutenak botatzeko aitzakia topatu zuten eta auzo oso bat desjabetu zuten, auzokideen agentzia errespetatu gabe".

Bestalde, Errekaleor Bizirikeko kideek etxeen mantentze eta hobekuntza lana "ezin hobea" dela adierazi dute, txostenean oinarrituta. "Hamar urte daramatzagu jada hormatu eta hondakinez bete zituzten etxeak zaintzen eta konpontzen", esan dute.

Komunitate eta antolakuntza eredu berri bat eraikitzen eta hori sostengatzen duten oinarri politikoak egunero indartzen dituztela adierazi dute Errekaleor Bizirikeko kideek. Gogorarazi dute, gainera, EITaz gain, duela gutxi EHUko ikerlari batzuek argitaratutako energia kontsumoaren inguruko ikerketa bezalako txostenek "bide onetik" doazela adierazten dutela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!