ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Infiltratutako poliziaren biktimei elkartasuna adierazi eta estatuaren errepresioa salatu du Errekaleor auzoak

  • Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.

Infiltratutako polizia, Errekaleor auzoan. Argazkia: Directa

2023ko otsailaren 06a - 10:27
Azken eguneraketa:12:10

Iragan astean argitaratu zuen Directa hedabideak Daniel Hernández Pons Espainiako Polizia hiru urtez egon dela infiltratua Bartzelonako mugimendu libertarioan, eta denbora tarte horretan Errekaleorren eman zituela egun batzuk, topaketa anarkista batzuen testuinguruan.

Ohar bidez, Errekaleor Bizirik-ek “babesa” helarazi die “subjektu horren eskutik kriminalizazioa” pairatu duten eragileei. Gertatutakoa, oro har, estatuko segurtasun indarrek herri mugimenduaren aurka garatzen duten “errepresioan” kokatu du. Azpimarratu du operazioaren arduraduna Fernando Grande Marlaska buru duen Espainiako Barne Ministerioa dela, gogoratuz Marlaskak “erantzukizun zuzena” duela “ehunka” euskal herritarren tortura eta atxiloketekin: “Estatuko goi karguek jarraitzen dute oposizio politikoa egiten dioten oro etsaitzat hartzen”

Infiltratutako poliziak egin duen harreman sexu-afektiboen erabilera “matxista eta sexista” ere salatu du Errekaleor Bizirik-ek, eta “elkartasuna” adierazi die “emakume erasotuei”.

Errekaleor auzo okupatua proiektu “politikoa” dela aldarrikatu du, “espazio autogestionatua, asanblearioa, feminista, antikapitalista eta euskalduna”. Poliziaren infiltrazioek “desitxuraketa” eta “kriminalizazioa” bilatzen dute eragilearen ustetan, baina ziurtatu du ez dutela errepresio bidez herri mugimendua “akabatuko”.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Lander Arbelaitz Mitxelena  |  Asier Basurto Arruti
#3
Iñigo Satrustegi
Azoka
Espainiako Polizia kanaletik interesatuko zaizu...
Pello Aizpuru, Pasaiak Segadan hildako Dionisio Aizpururen anaia
"Biktimei dagokienean, instituzioek ez dute berdintasunez jokatzen"

Orduko Eusko Jaurlaritzak –Carlos Garaikoetxea lehendakari–, ez zuen bertsio ofizialarekin bat egin. EAJren EBB ere ez zen ados: “Ondo baino hobeto prestatutako tranpa”. Donostiako eta Iruñeko gotzainak ere ez: “Ez dago etsaia akabatzerik,... [+]


Fouz, García eta Quiroga, duela 50 urte Iparraldean desagertu ziren hiru galiziarrak

Ostiral honetan bete dira 50 urte José Humberto Fouz, Jorge Juan García eta Fernando Quiroga Donibane Lohizunen desagertu zirenetik. Irunen bizi ziren jatorri galiziarreko herritarrak ziren.


EHUko Errektoretzak "gaitzetsi" egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]


Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du 'El Salto'-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Mari Jose Beaumont
"Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz"

Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude