Errege Magoekin euskaraz hitz egin ahal izango dute Gasteizko haurrek, 40 urtez baztertuta egon ondoren

  • Gasteizko Udalak Errege Magoak aldatuko dituela jakinarazi du, 40 urtez paper hori bete dutenek ez dakitelako euskaraz eta ez dutelako gaitasunik haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko. Gorka Urtaran alkatearen eta euskararen kontrako mezuak eta irainak jaurti dituzte sare sozialetan erabiltzaile ugarik erabakiarekin haserre.


2021eko otsailaren 04an - 17:28
Gasteizeko orain arteko Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Errege Magoek haur guztiekin hitz egin ahal izango dute normaltasunez euren hizkuntzan datorren urtetik aurrera, udalak herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko gai diren pertsonak jarriko dituelako paper hori egiten. Hala adierazi du Gorka Urtaran alkateak bere Twitter kontuan: “Orain, ume gehienak, guztiak ez esatearren, elebidunak dira eta eskaintzen dizkiegun ekitaldiak, ofizialak diren bi hizkuntzetan ematea bermatu behar dugu. Errege Magoen harrera ere bai. Haurren interes gorenean pentsatuz, garai berrietara egokitzeko unea heldu da".

Alkatearen ustez, “belaunaldi aldaketa” baten ordua iritsi da. Azken 40 urtetan Errege Magoak antzezten aritu diren pertsonak ez dira gai izan haurrekin euskaraz hitz egiteko eta urtetako diskriminazio horrek kritika ugari sorrarazi du aurten, COVID-19a dela eta kalera atera ez diren arren, Mendizorrotzan antolatutako ikuskizunean ia erabat gaztelaniaz aritu zirelako:

Urtaranek azaldu duenez Errege Magoekin hitz egin du udalak eta “haiek ere bat etortzen dira hausnarketa honekin, haientzat ere ez baitago haurren zoriona baino desio handiagorik”. Nolanahi ere, Euskadi Irratiak nabarmendu duenez, Meltxor Errege moduan aritzen den Miguel Angel Zaldibar ez da erabakiaren aldekoa: “Ez da inolako arazorik egon, haurrek bi hizkuntzak menperatzen dituztelako eta oso ondo ulertzen dugulako elkar”.

Gorka Urtaran alkatearen eta euskararen kontrako mezuak zabaltzen ari dira sare sozialetan, erabakia “sektarioa” eta “erradikala” dela, euskaraz egin nahi duenak “Olentzerorengana joatea” duela edo haurrak "adoktrinatzen" dituztela esanez. Iñaki Oiartzabal Arabako PPko buruzagiak “paranoia urratzen duen nazionalismoa” izatea leporatu dio EAJri.

Hala ere, beste askok txalotu egin dute, 40 urteren ostean, nahi duten haurrek lehen aldiz euskaraz eskatu ahal izatea euren opariak normaltasunez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


NUPeko ikasleen %85,5ek uste du unibertsitatea ez dela “behar bezala ahalegintzen” euskarazko ikasketak bermatzeko orduan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Eguneraketa berriak daude