Erraustegirik gabe bizi eta aire garbia arnastu nahi dutela plazaratu du Aztarrikaren performanceak

  • Inauteri Festa honetan, kezka eta haserre nabaria eragiten ari den gaia plazaratu nahi izan du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak. Asteotan auzolanean landutako erraustegi batekin kalejiran ibili eta kanta berria izan ez arren, gaurkotasuna galdu ez duen 2011ko Zubietako flashmobeko abestiaren koreografia plazaratu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 24an - 11:45
(Argazkia: Noaua)

Kea darion erraustegia plazan, Usurbil idatzia daraman heriotza sinbolizatzen duen gurutzeak, erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko banderolek edota azken egunotan hedabide batean albiste izan den Usurbilgo San Juan suari buruzko kartelak inguratua.

Usurbilgo plazatik mugitu gabe, etorkizuneko belaunaldia, gazteena, lurrean etzanda, hilda. Irudi honekin abiatu du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak Inauteri Festa egun honetarako iragarria zuen "performanzea".

Aurrez urte luzez ere bazen, eta azken asteotan, Zaldibarko zabortegiak eragin duen era anitzetako hondamendiak are gehiago indartu duen kezka eta haserrea plazaratu dute. Erraustegiaren proiektuak dakartzan ondorioak salatu nahi izan dituzte. Halako azpiegiturarik gabe bizi nahi dutela aldarrikatu dute, aire garbia arnastu nahi dutela. 

"Performance" ekitaldirako mezuok biltzen dituen abesti egokiena hautatu dute; 2011ko martxoan, duela 9 urte, Zubietako plazan grabatu zen "flashmob" ekimenerako sortu eta baliatu zena. Milaka lagun dantzan jarri zituen "Hartu nahi dut arnas" kanta ezagunaren koreografia dantzatu dute. 

 

 

 

(Argazkia: Noaua)

 

 

 

"Flashmob" hartatik, hamarkada bat igaro da baina zoritxarrez, abestiak gaurkotasun handia izaten segitzen du abiatu berri dugun 2020. urte honetan ere. Hamarkada bat beranduago, erraustegia eraikia eta guztiz martxan jartzear dute. Gogora dezagun, kantak aldarrikatzen duena:

"HARTU NAHI DUT ARNAS"

Oh-oh-oh-oh-oooh!hartu nahi dut arnas (bis)

Ederra ah aaah! Broma broma da ba kontainer aurrean hartzazu ba arnas (bis)

Plastikoa dut sudur zuloan, papel albala berriz enpastetan, begietan, ke beltza begietan.

Ez nau halare itsutuko, atez ate bilatu ta azkenean ikusi det, argiya ikusi det.

Lanean nahi zaitut, etxean behar zaitut, zero zabor, nire arnas...

Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh, oh, oh...

Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas

Oh-oh-oooh-oh! hartu nahi dut arnas (bis)

Ederra ah ah-aaah! broma broma ba da kontainer aurrean hartzazu ba arnas Ua ua ua...

Iritsi da, hau da momentua, elkar gaitezen, berandu baino lehen,

iritsi da, hau da momentua, erabaki, ez pasatzen utzi, ez pasatzen utzi,

berandu baino lehen, hartu nahi dut arnas, hartu nahi dut arnas.

Oh-oh-oh-oh-oooh!hartu nahi dut arnas (bis)

Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh oh oh oh oh

orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas

Oh-oh-oooh-oh-oh!hartu nahi dut arnas (bis)

Ederra ah ah-aaah! broma broma da ba Gipuzkoa garbi, errausketarik EZ!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude