Erraustegiaren lanengatik berriro moztu dute Zubietatik Usurbilerako bidea

  • Zubietako erraustegira gasa eramateko obrei ekin diete berriz, iaz urte garai honetan gertatu bezala. Duela urtebete, Amidi inguruan egin zituzten lanok, Donostialdekoa den eremuan. Oraingoan, Amiri baserriaren eta Santuenea auzoaren artean, Usurbil aldeko lurretan. 

Argazkia: Noaua

2018ko uztailaren 13an - 13:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Noaua astekariak zabaldu duenez, NorteGasek hasitako lanok hainbat oinezko eta ibilgailu ezustean harrapatu dituzte. Bai Santuenea aldetik baita Amidi aldetik ere, ingurua zaintzeko jarri dituzten segurtasun agenteak bidea obretarako itxita dagoela ohartarazten dabiltza bertara gerturatzen direnei. 

Ohartarazpen seinaleak jarrita daude bai Santuenea aldean, baita Zubieta aldean ere. Seinaleotan irakur daitekeenez, Amidi-Santuenea arteko bidea itxita egongo da hasi uztailaren 9tik hasita abuztuaren 31ra arte. Lan egunetan, 08:00-19:00 artean bilgailuentzat soilik ez, oinezko eta bizikleta erabiltzaileentzat ere itxita egongo da.

Noauaren bideo honetan ikus daiteke errepide zati horren egoera Amidi baserriaren inguruetan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude