Tentsioa Zubietan erraustegira gasa eramateko lur urraketak hasi direnean

  • Ekondakin enpresa elkarteak gaur, astelehena 3, ekin dio Zubietako erraustegira gasa eramateko hodia lurperatzeko lurrak harrotzeari. Inguruko bideak moztu dituzte eta zenbait herritar bildu da inguruetan protestan. Donostiako alkateak udaltzainak bidali dizkie.


2017ko uztailaren 03an - 13:44
Ekondakin konpainiaren kamioiak eta makinak Zubietako herritarrei bidea oztopatzen. (Argazkia: Noaua)

Usurbilgo Noaua ari da jarraitzen gaia hurbiletik, Zubietako herritarrek ohartarazi diotenetik beren etxeetara iritsi ezinik zebiltzala, errepidea zulatzeko Ekondakinen enkargua betetzeko Naturgas konpainiak bidalitako kamioi eta maikinek galarazita.

Ameri baserri inguruan bidea mozturik, herritar haserretuak hasi dira obretara hurbiltzen... eta Donostiako alkateak bidalitako udaltzainak ere bai.

Zaborrez gain energia sortzeko erraustegiak gasa ere beharko duenez, eraikuntza altxatzen hasi aurretik eraman nahi du Ekondakin konpainiak Naturgasen bidez hodia bertaraino. Obrak egiten ari diren gunea dago Zubietatik Usurbilerako tartean, Ameri baserriaren eta Orbeldi zentral elektriko zaharraren tartean.

Zubietatarrei TSST autobus konpainiak jakinarazi die gasa eramateko obrak direla eta, ondorengo bi hilabeteetan bere autobus zerbitzu oso murriztua geratuko dela. Lurraldebus zerbitzuak bere webgunean berretsi ditu bi hilabeteotarako aldaketak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude