Erraustegiaren aurkako giza katea antolatu dute igandean

  • Kirola eta aldarrikapena uztartuko dituzte igandean Donostian. Kontxako Bandera jokatuko dute, baina zertxobait lehenago, 11.30ean, erraustegiaren aurkako giza katea osatzeko deia egin dute. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik herri plataformak antolatu dute protesta ekintza; hainbat sindikatuk, alderdi politikok eta talde ekologistek bat egin dute. Kontxako lehen arrapaladan jarri dute hitzordua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 04an - 14:23
Argazkia: Txintxarri

Nahiz eta lanak aurrera doazen, eta banku eta enpresekin sinatutako kontratuak indarrean dauden, erraustegiaren aurkako ekintzaileek ez dute etsi nahi. "Hobe da lehenbailehen gelditzea". Zubietan eraikitzen ari den azpiegitura gelditzeko ez ezik, eskatu dute hondakinen birziklapen sistema eraginkorra Gipuzkoa osora zabaltzeko. 

Giza katearen antolatzaileen arabera, sobera arrazoi daude zaborrak erretzeko planta ez jartzeko. Nagusia ondokoa da: ez da beharrezkoa. "2017an Gipuzkoan 150.000 tona errefus sortu ziren, eta joera da gero eta gutxiago sortzea. Agintariek esan dute 2022an %70era helduko garela". Hortaz, urtean 70.000 tona errefus sortzera heldu daiteke Gipuzkoa, baina erraustegia 200.000 tona urtean hartzeko diseinatu dute. "Nondik ekarriko dituzte labeak betetzeko faltako zaizkien bi herenak?". Izan ere, ekintzaileen susmoa da atzerriko zaborra ere erreko dutela Zubietan.

Errefusa tratatzeko alternatibak badaudela azaldu dute erraustegiaren kontrakoek. "Inertizazioa, konpostatzearen antzeko prozesu baten bidez, merkeagoa eta osasuntsuagoa da". Hain justu, nabarmendu dute osasunarentzako "oso kaltegarria" dela zaborra erraustea. "Mundu osoko ikerketetan frogatu dute. Gipuzkoan ere sendagile askok behin eta berriz salatu dute askotariko minbiziak sortu daitezkeela". 

Bestalde, alor ekonomikoa dago. Eraikuntza eta funtzionamendua oso garestia da. "1.000 milioi euro baino gehiago gipuzkoarron poltsikotik aterako dira, ustelkeria kasutan zipriztindutako multinazional baten eskuetara". 

Albiste hau Txintxarrik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude