Arkaitzerrekara bisita gidatua antolatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbaterako

  • Duela zenbait hilabetetik kutsatuta datorren Arkaitzerreka errekara bisita gidatua antolatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak azaroaren 12rako, larunbata.


2022ko azaroaren 07an - 13:24
Arkaitzerreka erreka kutsatu du erraustegiak, irudiotan ikus daitekeenez.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Isurketa larria bertatik bertara ikusteko deialdia egiten dugu eta delitu ekologiko honi buruzko azalpenak emango dira", adierazi dute sare sozialetan.

Azaroaren 12an, larunbata, goizeko 10:30ean abiatuko da ibilaldia Usurbilgo frontoitik eta katiuskak edo mendiko botak eramatea komeni dela oroitarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude