Erraustegiak kalte konponezinak eragin ditzakeela salatu du Podemosek

  • Hondakinen kudeaketaren inguruan “inposizioak alde batera utzi” eta akordioak bilatu ditzan eskatu dio Podemosek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erraustegiaren obrak gizartearen sektore handi baten babesik gabe hasi dituztela salatu du.


2017ko maiatzaren 11n - 12:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maria Valiente eta Monica Mora batzarkideak erraustegiaren lanen aurkako protestetan egon dira. “Hemen gaude erakusteko gizartean badirela bi talde, alde batetik gobernuaren alde daudenak, eta bestetik, hitz egitea eta partaidetza prozesu bat hastea nahi dugunak”, adierazi dute.

Gehiengo “oso eskasa” izanda, osasunarentzat, ingurumenarentzat eta ekonomiarentzat “itzulezinak” izan daitezkeen erabakiak hartzea leporatu diete GHKri eta Aldundiari.

Gipuzkoako biztanleei erraustegiaren alde onen eta txarren inguruko informazioa ematea eskatu dute. “Mila milioi eurotik gorako kostua izan behar du datozen 35 urteetarako, eta herritarrek ez dakite hori”, salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude