Sare sozialetan zabaldu dira Errusiako Federazioan Kazan hiri inguruan eraiki nahi duten erraustegi berriaren inguruko gatazkaren albiste eta irudiak. Tatarstan errepublikako hiriburutik gertu, obren lekuan bertan protestan antolatutako kanpaldia sakabanatu du polizia talde oso handi batek abenduaren 16an.
Protestalari talde batek abendu hasieratik kanpaldi bat zeukaten antolatua Kazan hiriburutik hurbil (Errusiako Tatarstan errepublikan) RT-Invest eraiki nahian ari den erraustegirako bidean. Irudietan ageri denez, bildutako jendeetako asko zaharrak ziren, kexu direnak errauste plantaren kokagunea arte urratzen ari diren errepidea legez kontrakoa delako. Abenduaren 16an liskarretarako polizia berezi multzo handia eta guarda pribatu talde bat kanpaldian sartu eta hango oihal-denda, sutegi eta bestelakoan desegin zituzten eta, sare sozialetatik salatu dutenez, protestalarietako zenbait atxilotuta eraman. Irudietan ikus-entzun daitezke adineko jendea poliziaren zanpaketaren aurrean kantari:
– Вы приехали?
– Приехали.
– Вы сейчас будете паковать женщин?
– Да.
ОМОН задержал людей, протестующих против строительства мусоросжигательного завода под Казанью. Одну из активисток в автозак несли на одеяле pic.twitter.com/MgZihqQEaT
— Настоящее Время (@CurrentTimeTv) December 16, 2019
Ingurumenari lotutako mundu osoko gatazken jarraipen zehatza egiten duen EJAtlas (Environment Justice Atlas: Ingurumen Justiaren Atlasa) elkarteak Errusiako ingurumen gatazken artean dauka bilduta Tatarstango erraustegiaren istilua. Errusiako Federazioko agintariek "Errusia Berdea 2017-2020" planaren barruan aurreikusi dituzte bost erraustegi berri beren lurraldean, lau Mosku inguruetan eta bat Tatarstanen.
Mundu osoan bezala, Kazango errauste plantaren proiektuari herritar talde bat mobilizatu zitzaion kontra, salatuz gaikako bilketan deus gutxi egiten dutela bertako agintariek, erraustegiak hainbat kalte ekonomiko, kutsadurazko eta ekologiko eragingo dituela eta proposatuz bestelako alternatibak aztertu eta lantzea, tartean San Francisko AEBetako hiriak munduan ezaguna egin duen Zero Waste eredua.
Agintariek behin eta berriro eragotzi dituzte herritarron protestak, bai Mosku hiriburuan (zuzenean debekatuz elkarretaratzeak) eta bai Tatarstanen, martxan jarritako kanpaldia desegin eta jendeak atxilotuz.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]