Errausketaren aurkako aldarri artean hartu zuten zubietarrek Donostiako alkatea

  • Errausketaren aurkako banderolekin egin zioten harrera zubietarrek Donostiako alkateari, asteazken arratsaldean Kaxkapen ospatu zen Zubietako Herri Batzar berriaren eraketa ekitaldian. Zubietar batek gainera eskura eman zion banderoletako bat, gai honi buruz hausnartzera gonbidatzearekin batera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 08an - 13:10

Zubietako Herri Batzar berriaren eratze ekitaldia Zubieta gainean eraikitzen aritu diren erraustegia martxan jartzekotan dela ospatu zen asteazken arratsaldean. Administratiboki bitan zatitua dagoen herriko Donostia aldeko lurretan eraiki dute hondakinak erraustuko dituen azpiegitura toxikoa. Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, errausketaren aurkako banderolekin egin zioten harrera zubietarrek Donostiako alkate Eneko Goiari.

Ekitaldi amaieran, zubietar batek eskura eman zion errausketaren aurkako banderola, gaiari buruz hausnartzea galdegitearekin batera. 

Erraustegia udan probaldian

Gogoan izan, behin eraikitze lanak amaituta proben fasean izango dute erraustegia uda honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira behintzat, urrirako martxan, ke toxikoa isurtzen ikus dezakegu Zubieta gaineko erraustegia. 

Apirilaren 25ean heldu ziren lehen kamioiak errausketaren zero gunera, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) plantara. Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatua duen egutegia kontuan izanda, aurtengo urrian instalakuntza osoa martxan izatea aurreikusten du. Lanak hilabete honetan bertan amaitu nahi dituzte. Ekainetik urrira erraustegia probetan izan nahi dute.

Paraleloki garatzen ari diren lanen bi faseen baitan azpiegiturok eraikitzen ari dira hiru lursail ezberdinetan: 31.988 metro karratuko lur eremuan, biometanizazio eta zepentzako plantak; bestean, erraustegia eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantak; eta hirugarrenean “Naturklima”.

Zubietako herri batzarraz informazio gehiago: "Zubietako Herri Batzar berria: "Udaloi Zubietaren herri izaera eta eskaerak kontuan hartzea eskatuko genizueke".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude