Ernaik ekintza egin du Iberdrola dorrean, “gazteontzako bizitza duinak” aldarrikatuz

  • Gazte bat lepotik lotu da ateetako batera. Beste talde bat sarrerako teilatutxora igotzen saiatu da, baina segurtasun pribatuko poliziek eragotzi dute.


2021eko abenduaren 20an - 16:26
Azken eguneraketa: 17:29
Argazkian, lepotik kateatu den gaztea. Argazkia Ernai

Astelehen goizean burutu dute ekintza Ernaiko militanteek. Motorreko giltzarrapo batekin sarrerako ateetako batera lotu da gazte bat, “gazteontzako bizitza duinak” lelodun kartela eskutan. Ondoren, beste gazte talde bat sarrerako teilatutxora igotzen saiatu da eskailera bat baliatuta, pankarta bat zabaltzeko helburuarekin, baina dorrearen segurtasun pribatuko poliziek indarrez eragotzi dute. Inguruan gazte gehiago zeuden aldarriak oihukatuz eta kateatutako gazteari animoak emanez. Azkenik suhiltzaileek askatu dute gaztea.

Prekarizazioaren aurka

“Etengabeko prekarizazioan murgilduta dago gazteria: ez enplegu duinik, ez emantzipatzeko eskubiderik, ez ikasketak modu duin eta doakoan egiteko aukerarik ere ez. Eta horrek guztiak erantzule jakinak ditu: egoeraz baliatu eta etekina ateratzen ari diren erantzuleak”. Hitz horiekin azaldu du Eranik Iberdrola dorreko ekintza. Egoera horri kalean erantzuna ematea ezinbestekoa dela adierazi du gazte antolakundeak: “ Euskal Herriak egoera irauli beharra dauka; errotiko aldaketak behar ditugu Herri gisa datorren krisi sozialari, ekologikoari, ekonomikoari... aurre egiteko. Mugimendu sozial eta herritar indartsua behar dugu aldaketa horiek bultzatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude