Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

  • “Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta "Euskal Herrian Bizi" lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira.


2018ko irailaren 20an - 12:12
Manifestazioa Lasarten (Argazkia: @ernaigazte)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ehunka lagun gerturatu dira gazte erakundeak antolatutako manifestaziora. Gazteek twitterren bidez aldarrikatu dutenez, mezu argia helarazi nahi diete “ustelei”: “Gazte borrokaz lortuko dugu! Erraustegi gelditzera goaz”.

Erraustegia “PPNV-ren negozioa” izateaz gain “herri gisa zorpetzen” gaituela salatu dute gazteek, makroproiektu hau “ustelkeriaz beteta” dagoelako. Bizitza jartzen dute “ustelen aurretik, proiektu txikitzaileen aurretik eta prekarietatea eta esplotazioaren aurretik”.

Manifestazioa Zubietan (Argazkia: @ernaigazte)

Asteburuan Zubieta herrian egingo den kanpaldira eta igandean proiektu honen lanetara egingo den martxara deitu du Ernaik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude