Beste xomorro asko hiltzearekin batera erleen galera masiboen errudunak direlakoan, Europar Batasunak onartu du debekatzea –aire zabalean– munduan gehien erabiltzen diren pestizidetako batzuk, neonikotinoide deituak. Urteotan presio kanpaina gogorra egin behar zian dute ingurumenaren aldeko ekintzaileek oraingo erabaki hau lortzeko.
Neonikotinoideak 1990eko hamarkadatik izugarri zabaldu den intsektizida multzo bat dira, baina iritzi publikoak askoz beranduago izan du haien berri. ARGIAk bere garaian zabaldu zuenez, 2013ko urtarrilean argitara emandako txosten batean, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritzak (EFSA) adierazi zuen neonikotinoideen erabileraren eta erleen desagerpenaren arteko lotura estua zegoela. Horren ondorioz, Europar Batzordeak substantzia horietako hiruren (imidacloprid, tiametoxam, klotianidina) erabilera zeharo mugatzeko proposamena egin zuen.
Erleei kalte larria eragiten dietela-eta, hainbat intsektizida neonikotinoideren erabilerari muga zorrotza jartzeko proposatu zien duela bost urte Europar Batzordeak bere estatu kideei, baina arrakastarik gabe. Aurretik Alemanian debekatzea lortua zuten erlezainen bultzadaz horietako pozoi batzuk. Baina betidanik substantzion egile diren multinazionalak nekaezin aritu dira, beren produktuak debekatuak ez izateko borrokan. Horiei aurre egiteko ekintzaileek, informazioa zabaltzeaz gain, sinadura bilketa antolatu zuten: bost milioi sinadura batzea lortu zuten EBko agintariei presio egiteko. Fruitua orain ikusi da eta sei hilabete barru ezingo da gehiago horrelako botikarik erabili nekazaritza, baratzekintza edo hirietako berdeguneen zaintzan.
Mundua, eta bereziki Mendebalde industrializatua, xomorroen hekatonbea ari da eragiten urteotan, ikerlariek erakutsi dutenez ekosistemaren osagai basati horien kopuruak beldurgarriki murriztuta. Neurrion bila lanean aritu direnek, aitorturik urrats bat baizik ez dela EBaren erabakiarekin lortua, alai ospatu dute:
🎶Buzz buzz buzz buzz Stayin' Alive! EU Member States are voting today on extending restrictions on #neonicotinoids @EU_Commission https://t.co/9Lxz6Ee6g6 pic.twitter.com/ID3fDWD9pp
— BeeLife European Beekeeping Coordination (@BeeLifeEU) April 27, 2018
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.