Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Alemanian zortzi pestizida debekatu ditzute erleak hiltzen dituztelakoan

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Alemanian zortzi pestizida debekatu ditzute erleak hiltzen dituztelakoan

2008-05-28

Alemaniako Kontsumoaren Babeserako eta Janarien Kalitatearentzako Bulegoak (BVL, alemanezko sigletan) debekatu egin du zortzi pestizida ezagun erabiltzea, ikerketa batek erakutsi duelako erleak akabatzen dituztela. Baden-Wuerttemberg estatuan egindako ikerketak erakutsi du hilik aurkitutako 30 erletatik 29k clothanidina arrastoak zeuzkatela. Honako produktuok debekatu dituzte: Antarc (imidacloprid), Chinook (imidacloprid), Cruiser (thiamethoxam), Elado (clothianidin), Faibel (imidacloprid), Mesurol (methiocarb) eta Poncho (clothianidin), ia denak Bayer multinazionalak ekoiztuak.

Alemaniaz gain Italia, Frantzia eta Holandako erlezainek eta nekazaritzako funtzionarioek antzeko ondorioak atereak zituzten lehendik produktu horien eraginez. Bayer enpresaren kalteen aurkako koalizioaren bozeramaile den Philipp Mimkes-ek esan du: "Duela hamar urte ohartarazia genuen imidacloprid eta clothianidina bezalako nikotinoideak arriskutsuak direla". Produktuok dira Bayer multinazionalaren izarretako batzuk. "Horregatik ahalegintzen da Bayer debeku horiek nondik edo handik saihesten".

AEBetako Ingurunea Babesteko Agentziak frogatutzat ematen du klotianidina pozoi ez-selektiboa dela, eta oso toxikoa erleentzako. Kimiko hori sarritan arto sailetan udaberrian barreiatzen dute, ereiteko orduan. Alemaniako agintarien erabakia iritsi da negu-udaberri honetan hemen erle galerak oso handiak izan ondoren. Frantzian Gaucho delakoa (imidacloprid da bere molekula) duela hamar urte debekatu zen Frantzian, hemen ere erlezainek sekulako galerak nozitu ondotik.

Albistea bere osoan irakur daiteke "The Guardian" egunkarian.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan