NUP

Erizaintza euskaraz eskaintzeko eskatu diete ikasleek NUPi eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari

  • NUPeko erizaintza euskaraz sustatzeko taldeak —Iruñeko Euskalgintza, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA, STEILAS eta Behatokia— neurriak hartzeko eskatuko die Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta hezkuntza Sailari, unibertsitate horretan gradua euskaraz egin ahal izateko.


2018ko apirilaren 25an - 11:05
NUPeko Erizaintza Graduko ikasleek euren egoeraren berri eman dute agerraldian (Arg: Behatokia)

Ikasleekin eta Behatokiarekin egindako bileraren ostean, Nafarroako Arartekoak agerraldia egin du Nafarroako Gobernuari eta NUPi eskatuz “Erizaintzako Gradua, baita eskatzen diren gainerako ikasketak ere, euskaraz egiteko aukera eskaintzeko eta helburu hori betetzeko beharrezkoak diren urrats guztiak eman ditzatela”.

Arartekoak egindako iradokizunari erantzunez, NUPek ezintasuna adierazi du irakasleen kontratazio terminoetan, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak proposamenarekin bat egin du, esanez NUPekin duen hitzarmenean euskara areagotzeko neurriak hartuko dituela. Gaur gaurkoz, soilik bi ikasgai eskaintzen dira euskaraz gradu osoan.

Ikasleek hartu dute hitza

Erizaintza euskaraz ikasi nahi duten bi ikaslek euren egoeraren berri eman dute agerraldian. Amaia Muela tuterarrak euskarazko hezkuntza jaso du batxilergora iritsi arte: “Erizaintza ikasten ari naiz NUPen, baina momentuz ezin dut bertan euskaraz ikasi. Niretzat gogorra izan zen Iruñera etorrita Unibertsitatean Erizaintza euskaraz ezin izango nuela egin ikustea. Jakin badakit nik bezalaxe NUPen euskaraz ikasi nahi dugun ikasle asko gaudela. Eta Erizaintzan, zehazki, erdiak baino zertxobait gehiago euskaldunak garela. Baina egoera da, karrera osoan soilik bi ikasgai eskaintzen dizkigutela euskaraz. Gure eskubideak urratzen ari da NUP, eta konponbide bat eskatzen dugu”.

Ane Urkiak ere Erizaintza ikasten du NUPen: “Osasun arazoak dituzten pertsonekin harreman gertukoa eta konfiantzazkoa izatea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu kalitatez artatuak izan daitezen. Eta horretan komunikazioa da gakoa. Erdaldunei zerbitzua haien hizkuntzan ematen zaien bezalaxe, euskaldunek ere euskaraz jasotzeko eskubidea dute”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NUP
Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2024-02-25 | Reyes Ilintxeta
Mikel Galar. Adimentsu naturala
"Kontuz ibili behar dugu datuak ematerakoan, baina paranoiko bihurtu gabe"

Giza adimena beharrezkoa duten ikaskuntza, arrazoiketa edota pertzepzioa bezalako zereginak egin ditzaketen sistemak sortzera bideratzen den informatikaren arloa da adimen artifiziala (AA). Horretan aditua eta aritua da Mikel Galar irakasle eta ikerlari iruindarra eta... [+]


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


2022-02-11 | ARGIA
Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu erasoak Nafarroan: ia 60 biktima eta 31 erasotzaile identifikatu dituzte

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertalde batek Nafarroan Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu abusuak ikertu ditu. 1948 eta 1985 artean gertatutako ia 60 kasu identifikatu dituzte, 31 erasotzailek gauzatuak. Txostenaren aurkezpenean azpimarratu dutenez, horiek... [+]


2021-11-08 | Leire Artola Arin
NUPeko ikasleek manifestazioa egin dute unibertsitate euskalduna eskatzeko

Larunbatean elkartu dira Iruñeko kaleetan, ‘Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain’ lelopean. Gogor salatu dute euskara “hirugarren mailako hizkuntza” dela unibertsitatean.


Eguneraketa berriak daude