Erizainei mehatxu egiteagatik hiru lagun atxilotu dituzte Baionan

  • Erizainen kontrako mezu anomimoak idatzi izanagatik bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Frantziako poliziak Baionako Arrouset auzoan. Epailearen aurrera eraman dituzte indarkeria leporatuta.


2020ko apirilaren 18an - 07:24
Baionako ospitalea (arg: Kopines)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baionako bi erizainek hainbat gutun jaso zituzten martxo amaieran euren auto eta etxeetan, auzotarrak koronabirusaz kutsatzeko "arriskuan" jartzen ari zirela esanez eta autoa urrunago aparkatzeko edo eskuak garbitu gabe ezer ez ukitzeko mehatxu eginez. Azken batean, auzotik "ahalik eta urrunen" alde egiteko eskatzen zieten mezu anonimo horietan "gure bizitzak arriskuan ez jartzeko".

Erizainek gutun horiek publiko egin zituzten sare sozialetan eta arrabotsa sortu zuten, "irakurri nuenean malkoan irten zitzaizkidan begietatik", azaldu zuen haietako batek.

Poliziak atxilo hartu ditu bi gizonezko eta emakume bat Arrouset auzoan eta haietako biren hatz markak aurkitu ditu gutunetan. Hainb ta iturreran arabera aitortu dute eurak izan direla mehatxuen egileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude