Erizainen kontrako mezu anomimoak idatzi izanagatik bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Frantziako poliziak Baionako Arrouset auzoan. Epailearen aurrera eraman dituzte indarkeria leporatuta.
Baionako bi erizainek hainbat gutun jaso zituzten martxo amaieran euren auto eta etxeetan, auzotarrak koronabirusaz kutsatzeko "arriskuan" jartzen ari zirela esanez eta autoa urrunago aparkatzeko edo eskuak garbitu gabe ezer ez ukitzeko mehatxu eginez. Azken batean, auzotik "ahalik eta urrunen" alde egiteko eskatzen zieten mezu anonimo horietan "gure bizitzak arriskuan ez jartzeko".
Erizainek gutun horiek publiko egin zituzten sare sozialetan eta arrabotsa sortu zuten, "irakurri nuenean malkoan irten zitzaizkidan begietatik", azaldu zuen haietako batek.
Poliziak atxilo hartu ditu bi gizonezko eta emakume bat Arrouset auzoan eta haietako biren hatz markak aurkitu ditu gutunetan. Hainb ta iturreran arabera aitortu dute eurak izan direla mehatxuen egileak.