Eredu agortua eraldatzen: Alternatiben Azoka egingo dute Arrasaten larunbatean

  • Arrasateko Gaztetxeak Alternatiben Azoka antolatu du egun osoko egitarau batekin martxoaren 25ean. Bilboko Areatzan Euskal Herriko hainbat eragilek antolatutako Alternatiben Herrixka hartu dute eredutzat.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 22a

“Mendebaldeko gizartea sartuta dagoen zibilizazio krisi sakonaren aurrean, hainbat enpresa, kooperatiba, elkarte eta norbanakok euren hautua egin dute printzipio etiko, sozial, ekologiko eta feministak aintzat harturik funtzionatzeko”, diote antolatzaileek.

Eragileek azoka antolatuko dute Sebero Altube plazan goizeko 10:30etatik hasita gaualdera arte. Informazioa banatu eta beren produktuak salduko dituzte han. Gainera, eragile horietako askok hitzaldiak emango dituzte beren proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.

Han izango dira, besteak beste, Olatukoop kooperatiben sarea, Goiener energia berriztagarriaren kooperatiba, Ekintza Zuzena, La Gallina Vasca, Argia eta beste hainbat editore, idazle eta banatzaile, Koop57 eta Fiare banku etikoak eta beste alor ugaritako abar luze bat.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ekonomia soziala  |  Arrasate

Ekonomia soziala kanaletik interesatuko zaizu...
Banku etikoek hiru aldiz gehiago ematen dute banku tradizionalek baino

Europa osoan egindako azterketa baten arabera, azken hamar urteetan banku etikoek tradizionalen errendimendua hirukoiztu dute berezko baliabideak erabiliz. “Banku tradizionalek 100 metroko lasterketa irabazi dute, baina etikoek maratoia irabazten segitzen dute”, diote egileek.


2019-02-05 | ARGIA
Martxan da KoopFabrika, interkooperazioa eta lurralde sareak helburu

Ekintzailetasun sozial eta kooperatiboa bultzatzeko programaren aurkezpen instituzionala egin dute astelehenean Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean, KoopFabrikaren saio trinkoei hasiera eman dietela aprobetxatuz.


2019-01-27 | Miren Osa Galdona
1987-an langileek Antza inprimategia sortu zuten
Paperaren gotorlekua

Hiru desafio kooperatibo

Datozen urteetara begira, enpresen (kooperatibak batez ere) erronka nagusiak identifikatzerako orduan, adostasun maila zabala sumatzen dut. Esaterako ingurumenean, parte-hartzean, finantzazioan, berrikuntzan, lehiakortasunean edota gobernantzan. Hala ere, hauen artean, gutxi nabarmentzen diren hiruri eman nahi diet protagonismoa: kooperazioa, organizazioen humanizazioa eta enpresen rol berria gizartean. Aletu ditzagun.

Lehena da kooperazioa praktikatzeko beharra eta zailtasuna. Lankidetza... [+]


2019-01-15 | Antxeta Irratia
Bidasoako KoopFabrikak doako formakuntzak antolatu ditu

Bidasoako Koop Fabrikak antolatuta, doako formakuntza egitaraua osatu dute datozen hilabeteetarako. Saioak "BDS Koop eraldaketa fabrika"-n izango dira.


Utzi bakean Strand liburu-denda

New York, 1927. Benjamin Bass izeneko etorkin lituaniarrak liburu-denda bat ireki zuen Fourth Avenuen, aurreztutako 300 dolar eta maileguan hartutako beste 300 erabilita, eta Strand jarri zion izena, Londresko kalea gogoan.


OlatuKoop Bidasoak hartuko du eskualdeko KoopFabrikaren ardura ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzeko

Berrikuntzekin dator hirugarren edizioa. Hasieratik esleituko zaio tutore bat ekintzaile bakoitzari, eta urtarriletik ekainera bitartean irauten duen programa osoan zehar, bi formazio txanda izango dituzte eskuragarri.


2018-12-16 | Iņigo Igartua
Energia burujabetza Oņatin
Azken jauzia

Urriaren 11z geroztik, energia berriztagarrien sektorean barneraturik dagoen Goiener kooperatiba Oñatiko Ur Jauziak enpresaren bazkide da ofizialki. 2015. urtean Energiaren Euskal Erakundeak enpresatik irteteko asmoa erakutsi ostean, Oñatiko Udalak bilatzen zuen bazkide tekniko berria da. Udalerriko etxeetara ailegatzen den energiaren ziklo osoa euren esku izateko urrats garrantzitsua da.


2018-12-13 | Hiruka .eus
Kanpaina "antikontsumista" Itzubaltzetan: doako azoka

Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Getxoko Itzubaltzeta/Romo auzoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude