Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

  •  Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.

Peralta Suedian egindako biltzarrean. Iparraldeko Erresistentzia Nordikoa
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 20an - 07:00
Azken eguneraketa: 2025-02-06 17:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Defend Europa", "Anti-Antifa", "Stop LGTBI", "Guerra sin cuartel", eta abar. Irungo (Gipuzkoa) Lakaxita Gaztetxeak jasandako eraso faxistan, horiek izan dira eraikin osoan zehar egin dituzten pintaketetako batzuk, "harrotasun zuria" aldarrikatzeko erabiltzen den sinbolo nazia margotzeaz gain.

Lakaxitako kideek jakinarazi dutenez, margoketak kendu dituzte jadanik. Erasoa salatzeko, kontzentrazio bat antolatu dute larunbat honetarako, hilaren 21erako. 13:00etan izango da, Moskun. "Ozen esan nahi dugu faxismoari erantzun egingo diogula, aurrean gaudela eta antolatuta", gaineratu dute.

Ez da eskualde berean, denbora oso gutxian, ezabatu behar izan duten mezu faxista bakarra. Duela hilabete eskas, Hondarribian (Gipuzkoa) agertu zen mural faxista handi bat: "Europa babestu" idatzi zuten portuan. Margoketaren gainean, "Faxismoa borrokatu" jarri zuen Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude